Rufi Etxeberria (Izquierda abertzale): La IA plantea un proceso democrático «sin actividad armada de ETA»

Rufi Etxeberria: La Izquierda abertzale plantea un proceso democrático "sin actividad armada de ETA"

IZARO NEWS

El miembro de la Izquierda Abertzale Rufi Etxeberria, dice en una entrevista a Berria TB&nbsp que el proceso democrático que plantean en las conclusiones extraídas de su proceso interno se debe desarrollar "sin actividad armada de ETA", y asegura que es una apuesta que la izquierda abertzale realiza "a largo plazo".

En el adelanto de la entrevista, que se hará pública el domingo, Etxeberria explica que la Izquierda Abertzale plantea sus propuestas "para llegar al objetivo", y destaca que "es una apuesta realizada con toda la confianza". "Lo realizamos con toda la certeza de que existen las condiciones para lograr un nuevo marco, un cambio político", añadió.

Asimismo, el miembro de la Izquierda Abertzale indica que el proceso se debe llevar a cabo sin ningún tipo de violencia. "Definimos unas condiciones concretas para desarrollar el proceso democrático, y como entre esas condiciones planteamos que se debe desarrollar sin violencia, por lo tanto se plantea sin actividad armada de ETA claro".

&nbsp &nbsp Etxeberria considera que ahora corresponde a resto dar pasos y, concretamente, al Estado español. Así, afirmó que el Estado debería tomar parte en "un proceso que lleve a Euskal Herria a un marco democrático" y aceptar los principios del senador Mitchel que condujeron a los acuerdos de paz en Irlanda del Norte.

Además se refiere al trabajo en común con otras fuerzas políticas y sociales, y destaca que plantean dicho trabajo "en más de un ámbito". "Por un lado, para trabajar por un estado vasco con las fuerzas independentistas, por otro, en el ámbito del reconocimiento de la nación vasca y de encaminar la solución del conflicto y, por último, en la defensa de los derechos civiles y políticos".


VIDEO EN CATALÁN DE LA ENTREVISTA A RUFI ETXEBERRIA:&nbsp L’esquerra abertzale diu per primer cop que ETA ha d’abandonar la lluita armada


Entrevista a Rufi Etxeberria (Izquierda abertzale): «Apustu hau aldaketa ekarriko digun ziurtasunarekin egin dugu»

Eztabaida amaituta, «ezker abertzaleak egintza politiko berri bati ekin dio», Rufi nabarmendu duenez. Egintza hori prozesu demokratikoa dela dio, esparru demokratikoaren atea irekitzeko «palanka» Pello Urzelai | Berria&nbsp

«Apustu hau aldaketa ekarriko digun ziurtasunarekin egin dugu»

Pello Urzelai.(BERRIA)

Lasarte-Oria

Ezker abertzaleak egindako apustuan konfiantza osoa du Rufi Etxeberriak (Oiartzun, 1959), «helmugaraino iristeko» egindakoa delakoan. Rufi Etxeberriak ibilbide luzea du ezker abertzalean; besteak beste, HB eta Batasuneko mahaikide izana da, eta Aljer, Lizarra-Garazi eta, batez ere, Loiolako prozesuetan esku hartu du. Jardun politiko horregatik, hiru aldiz izan da espetxean. Elkarrizketak oso gogoko ez dituen arren, Berria TBko Esan ahala elkarrizketa saioan parte hartu du, Digitalak ekoizpen etxearen estudioan.

Irailean, espetxetik irten zinenean, ezker abertzalea barne eztabaida sakon batean murgiltzeko prest zegoen. Nola ikusi duzu eztabaida hori? Zeri erantzun nahi izan dio bukatu berri den eztabaida horrek?Nik esango nuke eztabaida prozesua emankorra izan dela, aberatsa izan dela. Datuak hor daude, Euskal Herri osoan garatu den prozesua izan da, eta milaka kidek parte hartu dute. Balio izan du ezker abertzaleak azken urteetan egin duen ibilbidearen azterketa sakona egiteko, azterketa autokritikoa egiteko. Balio izan du Euskal Herriko egoera politiko eta soziala aztertzeko, estatuen estrategiaz aritzeko, eta, nagusiki, balio izan du ezker abertzaleak datozen garai berriei begira zer-nolako estrategia garatu behar duen erabakitzeko eta markatu behar den ildoa finkatzeko. Ezker abertzaleak bide horretan apustu bat egin du; apustu hori helmugaraino iristeko apustua da, konfiantza osoz egin dugun apustua da. Esparru berri bat eta aldaketa politikoa lortzeko baldintzak daudelako ziurtasun osoz egin dugu. Beraz, prozesu demokratikoaren apustua helmugaraino iristeko konfiantzarekin eta aldaketa ekarriko digun ziurtasunarekin egin dugu. Eztabaida prozesuaren bukaeran ezker abertzaleak onartu duen Zutik Euskal Herria

ebazpenean dio ziklo aldaketaren palanka prozesu demokratikoa dela. Baina, zehazki, zer da prozesu demokratikoa?

Prozesu demokratikoa, hitz gutxitan esanda, Euskal Herriak bizi duen ukazioaren eta eskubide urraketaren egoeratik nazio izaera onartzera eta autodeterminazio eskubidea onartzera eraman behar gaituen prozesua da. Ezker abertzaleak egiten duen apustu honetan, prozesu demokratikoa izango da esparru berrira iristeko tresna. Prozesu horrek demokratikoa eta mailaz mailakoa izan behar du. Alegia, Euskal Herrian, autodeterminazioaren korapiloa eta lurraldetasunaren korapiloa askatuz, esparru demokratiko batera eramateko tresna izatea nahi dugu, mailaz maila. Behin esparru demokratikoa irekita, herri honek proiektu guztiak gauzatzeko aukera izan dezan, hau da, independentziaren aldeko proiektua gauzatzeko aukera ere izan dezan

Oraingoan, prozesua abiarazten ari da edo abiatu nahi da negoziazio prozesurik martxan egon gabe. Horren zain egon gabe. Baina negoziazio politikoa egotea ere beharrezkoa bada, nola iritsi horretaraino, Espainiako eta Frantziako estatuen jarrera kontuan hartuta?

Horretan argi daukagu planteamendua: herri hau ezin da egon Espainiako Estatuak jarrera aldatuko duen zain. Hau da, herri honen nazio izaera aitortzeko eta autodeterminazio eskubidea aitortzeko, ezinbestekotzat jotzen dugu horren alde diren eragile politikoek eta horren alde dagoen esparru sozialak bide berri bati, bide bateratu bati eta presio dinamika bati ekitea. Hori gabe, Espainiako Estatuak ez du jarrera aldatuko. Ez da egongo ez nazio aitortzarik, ez autodeterminazio eskubidearen onarpenik. Horretarako, eragileekin, gizartearekin, hau da, egoera berri horretan sinesten duen ororekin, hitzarmen bat egitea planteatzen du ezker abertzaleak. Gatazkaren konponbide politikorako zumeak edo oinarriak jasoko dituen hitzarmen bat. Horrekin elkarrizketa, negoziazio eta akordioaren aldeko ibilbide oso bat egiteko. Gatazka konpontzeko ibilbide oso bat egiteko konpromisoa planteatzen dugu, oinarrizko hitzarmen baten barruan.

Noren artean egin beharko litzateke oinarrizko hitzarmen hori?

Hitzarmen horrek balio beharko luke gatazka konpontzeko. Beraz, arazo politiko bati konponbide politiko bat eman behar zaio, eta irtenbide politiko bat emateko badaude bi ardatz nagusi: Euskal Herria nazio gisa aitortzea eta autodeterminazio eskubidea onartzea. Horren alde diren eragile eta gizarte sektoreen barruko ekimen bateratua planteatuko genuke, hitzarmen baten barruan.

Euskal Herriari begirako hitzarmen bat izango litzateke?

Bai.

Fase berriak estrategia eta lanabes berriak eskatzen dituela dio ezker abertzalearen ebazpenak. Zer esan nahi du jarduera molde guztiak prozesu demokratikoaren zerbitzuan eta indar metaketaren mesedetan jartzeak? Borroka armatuaren jarduerak fase berri honetan tokirik ez daukala esan nahi ote du, zehazki?

Eztabaidak ondorio argiak utzi ditu. Ondorio argi horien baitan esaten da aurrera begira indar metaketak garrantzia duela, eta indar metaketa horri begira ezker abertzaleak erabili behar dituen jardun mota guztiak horren mesedetan edo horren zerbitzura egon behar dutela. Horrekin batera, prozesu demokratikoaren ezaugarriak zehaztu dira, eta ebazpenean baldintza konkretu batzuetan planteatzen da prozesu demokratiko hori. Prozesu hori garatzeko esaten da inolako indarkeriarik gabe garatu behar dela. Hori esaten dugunean esan nahi dugu inolako indarkeriarik gabe garatu behar dela. Hau da, ETAren jardun armaturik gabe, eta, aldi berean, Estatuaren indarkeriarik eta esku-sartzerik gabe. Beraz, zuzenki egindako galderari erantzunez, bai, prozesu demokratikoa garatzeko baldintza batzuk zehazten ditugu, eta horren baitan, indarkeriarik gabe garatu behar dela planteatzen dugunez, ETAren jarduera armaturik gabe planteatzen da, noski.

ETAk joan den urtarrilaren 17an kaleratutako agirian, bere egin zuen prozesu demokratikoaren aldeko apustua eta babestu egin zuen Altsasuko adierazpena. ETA Zutik Euskal Herria ebazpenarekin bat ote dator?

Eztabaida amaitu da. Ebazpena publiko egin da. Eta ezker abertzaleak egintza politiko berri bati ekin dio. Egintza politiko berri hori prozesu demokratikoan oinarritzen da; beraz, ezker abertzaleak prozesu demokratikoari ekin dio. Hori horrela izanik, argi dago horrekin soilik prozesu demokratikoa ez dela garatuko, ez dela gorpuztuko. Horretarako, behin oinarriak plano teorikoan jarri direnean, ezinbestekoa da eragile oro, ahalik eta eragile gehienek, bide hori elkarlanean egitea. Noski, ezker abertzale osoak, eta ezker abertzale osoaren barnean ETA kokatuta. Duela gutxi, ETAk agiri batean adierazi zuen -eta argiki esan ere- ezker abertzalea mintzatu dela eta bere egiten dituela ezker abertzalearen hitzak eta erabakiak. Beraz, alde horretatik, argi dago prozesu demokratikoarekin bat datorrela. Eztabaida prozesua amaitu ondoren eta eztabaida prozesu honek ezker abertzaleari ezartzen dion mandatua kontuan izanda, eta aipaturiko agiri hori kontuan izanda, espero daitekeen bakarra da ETAk bide horri jarraituz bere konpromisoa sakontzea prozesu demokratikoaren alde.

Zein garrantzi du prozesurako Mitchell printzipioen onarpenak?

Prozesu demokratikoak esparru demokratiko bat ireki nahi du. Eta hori irekitzeko behar-beharrezkotzat jotzen da egun indarrean dagoen -zoritxarreko- gatazka politikoa gainditzea. Gatazka politikoa gainditzeko negoziazio politikoaren planteamendua egiten da, eta negoziazio prozesu hori garatzeko ezker abertzaleak egiten duen planteamendua da Mitchell printzipioen baitan arautzea. Horrek zer adierazten du? Horrek adierazten du ezker abertzaleak egiten duen apustua sakona eta argia dela. Printzipio horien baitan egitea planteatzen du, alde bakarreko erabaki gisa. Orain, besteei dagokie urratsak egitea, eta zehazki Espainiako Estatuari dagokio, behingoz, Euskal Herriarekiko konpromiso demokratiko bat hartzea. Espainiako Estatuari dagokio esparru demokratiko batera eramango duen prozesu batean sartzea, bide hori egitea, eta, bide horretan, baita Mitchell printzipioak onartzea ere.

Prozesuak aurrera egiteko gako nagusietako bat indar metaketa eta herri aktibazioa dira. Baina nolako indar metaketa? Noren artean? Zein arlotan eta zertarako?

Ezker abertzaleak egiten duen azterketan, Euskal Herrian egon badago masa kritiko bat aldaketa politikoaren aldekoa dena. Hain zuzen ere, masa kritiko horren barruan dagoenari ematen diogu berebiziko garrantzia. Hau da, esparru aldaketaren alde dagoen sektore sozial garrantzitsua badago, eredu sozial eta ekonomiko berri baten alde dagoen sektore soziala badago. Independentziaren alde dagoen sektore sozial nagusi bat dago, burujabetzaren alde egiten duena. Borroka sektorialetan lanean ari den sektore sozial garrantzitsu bat dago. Horiek guztiak elkarlanean jartzea eta horiek guztiak artikulatzea ezinbestekotzat jotzen dugu. Zertarako? Indar metaketaren bidez indar harremanak aldatzeko.

Zein norabidetan aldatu nahi dituzue indar harremanak?

Hainbat norabidetan. Batetik, Espainiako Estatuarekiko indar harremana aldatu beharra dago, baldin eta gatazka politikoa gainditu nahi badugu. Horrez gain, indar harremanen aldaketa beharrezkoa da, eta horretarako indar metaketa beharrezkoa da, herri honetan erreferentzia berri bat irekitzeko, eta erreferentzia hori independentistok markatu behar dugu. Hau da, independentismoak indar harreman berri bat ireki behar du herri honetan. Eta behar-beharrezkoa jotzen dugu, halaber, indar metaketa UPNk, PPk, PSNk, PSEk eta EAJk berak indarrean mantentzen eta kudeatzen duten eredu instituzional, politiko eta ekonomikoa sakon aldatzeko. Beraz, eremu guztietarako planteatzen dugu. Prozesu demokratikoa egiteko, elkarlanean egin nahi dugun bide hori egiteko, ezker abertzaleak hiru esparrutako indar metaketa planteatzen du. Bata, esparru independentistaren barnean, euskal estatuaren aldeko bidea egiteko. Baita Euskal Herriaren nazio aitortza eta eskubideen alde egiteko ere, eta gatazka konpontzeko eremuan elkarlanean aritzeko. Eta, nola ez, eskubide zibil eta politikoen eremuan aritzeko.

Dena den, badirudi gaur-gaurkoz indar independentistak biltzeko ahaleginean ezker abertzaleak eta Eusko Alkartasunak bakarrik konfiantza dutela, eta, agian, ELAk eta LABek. Nahikoa al da?

Eragileen jarrera inportantea da, garrantzi handikoa da. Baina horrekin batera esan nahiko nuke euskal gizartean dagoen errealitateari so egin behar zaiola. Urteetan mantentzen diren inkestek zera adierazten dute: herri honetan %30 independentziaren aldekoak direla. Ni konbentzituta nago baldintza politiko berri batzuetan burujabetzaren alde egiten duen sektoreetatik ere independentziaren aldeko jarrera hartzeko egoera sortuko dela. Ezker abertzalearentzat berebiziko garrantzia du esparru hori artikulatzeak eta esparru hori ibilbide berri batean jartzeak, euskal estatuaren aldeko bidean jartzeak. Bide horri begira ezker abertzaleak zer egin nahi du? Sektore horiek artikulatu eta ikuspegi horretan dauden eragileekin elkarlanari ekin. Hain zuzen ere, independentziaren aldeko bidean, lidergoa partekatzeko prest dagoelako. Apustu hori egiteko prest dago ezker abertzalea.

Bada beste kontu korapilatsu bat: legezkotasuna. Ez dago ezker abertzalearen esku. Legezko eragile politiko bat izateko beharrak noraino baldintza dezake prozesuaren arrakasta?

Ezker abertzalearen iritzirako, hemen egoera antidemokratiko bat dugu, salbuespen errealitate bat, eskubideak urratzen diren errealitate bat. Errealitate hori aldatu beharra dago. Ezker abertzaleak eskubide demokratiko osoa dauka legezko eragile politiko bat izateko. Eragile politiko horren beharra ezinbestekoa da. Plano horretan kokatuko nuke egoera hau. Bizi dugun salbuespen egoera, bizi dugun eskubide urraketa gainditu beharra dago, hori era multilateralean egin beharra dago, ez da ezker abertzalearen eginbeharra bakarrik, baizik eta demokrazian benetan sinesten duten eragile guztien eginbeharra. Horrek ekarriko luke, ondorioz, ezker abertzaleak legezko espresio bat izatea. Legezko espresio hori ezinbestekoa da prozesu demokratikoa garatzeko, eta prozesu demokratikoa bururaino eramateko.

Ze garrantzi izango du hauteskundeen eta instituzioen eremuak indar metaketan eta, oro har, prozesuaren garapenean? Hauteskundeen apustuak ze garrantzi izango du?

Herri honetan jardun politikorako baldintzak sortu behar dira. Behin jardun politikorako baldintzak sortuta, benetan legezko bide baten barnean jardun normalizatua egiten hasten garen momentutik zentralitatea hartuko duten gaiak dira horiek. Dena den, aurreikusiz horrek zer-nolako garrantzia izan dezakeen, argi daukagu indar metaketaren bidez beste errealitate politiko bat irekitzeko aukera dagoela, erreferentzia berriak ireki behar direla, eta hauteskundeen planoan ere erreferentzia berriak eraiki behar direla. Etorkizunari begira, herri honetan kontraesana bi poloren artean ikusten dugu: batetik, polo unionista, eta, bestetik, polo independentista. Beraz, ezker abertzaleak aurrera begira prestatu nahi duena estrategia independentista da, estrategia horren barruan prozesu demokratikoa indartzeko balio izango duelako, indar harreman berriak ahalbidetzeko balio izango duelako. Aurrera begirako ekimen instituzionalari begira, ezker abertzaleak ildo horretan lan egingo du, eta aliantzak egiteko prest egongo da.
&nbsp

&nbsp

&nbsp (TRADUCIDA AL CASTELLANO POR LOS/LAS COMPAÑEROS/AS DE KIMETZ)

Terminado el debate, resalta Rufi que <<la izquierda abertzale se pone con una nueva tarea política>>.&nbsp Esa tarea es el proceso democrático, la <<palanca>> que abre la puerta al marco democrático.

<<Esta apuesta la hemos hecho con la seguridad de que nos posibilitará el cambio>>

Pello Urzelai.(BERRIA)

Lasarte-Oria

Rufi Etxebarria (Oiartzun, 1959) tiene plena confianza en la apuesta hecha por la Izquierda Abertzale, hecha para <<llegar al objetivo>>. Rufi tiene un largo recorrido en la Izquierda Abertzale, compañero de mesa de HB y Batasuna entre otros, ha participado en los procesos de Aljer, Lizarra-Garazi&nbsp y sobre todo en el de Loiola. Por ese recorrido político ha estado 3 veces en la cárcel. A pesar de que no le gustan las entrevistas ha tomado parte en la entrevista realizada por Berria TB Esan ahala, en la producción de la casa de estudio Digital.

En septiembre, cuando saliste de la cárcel, la Izquierda Abertzale estaba dispuesta a sumergirse en un profundo debate. ¿Como has visto ese debate? ¿A que ha querido responder ese debate que acaba de terminar?

Yo diría que el proceso de debate ha sido muy fructífero, muy enriquecedor. Ahí están los datos, un proceso que se ha desarrollado en todo Euskal Herria y en el que miles de compañeros han participado. Ha servido para analizar profundamente la trayectoria de la Izquierda Abertzale en los últimos años y para hacer un examen autocrítico. Ha servido para hacer un análisis político y social de EH, para examinar la estrategia del estado, y mayoritariamente para decidir cual va a ser la nueva estrategia de la Izquierda Abertzale frente a los nuevos tiempos y para establecer la dirección que hay que marcar. La Izquierda Abertzale ha apostado por ese camino; esa apuesta es para llegar al objetivo, una apuesta que hemos hecho con toda confianza. Lo hemos hecho con la seguridad de que existen esas condiciones para lograr un nuevo marco y cambio político. Por lo tanto, lo hacemos con la confianza de que la apuesta del proceso democrático nos ayudara a acercarnos a nuestro objetivo y al cambio.

La resolución del documento “Zutik EH” que ha aprobado la Izquierda Abertzale tras el proceso de debate, dice que la palanca de cambio de ciclo es el proceso democrático. Pero concretamente, ¿que es el proceso democrático?

El proceso democrático, dicho en pocas palabras, es el proceso que debe conducirnos desde la negación de EH y falta de derechos hasta aceptarla como nación y su derecho a la autodeterminación. En esta apuesta que hace la Izquierda Abertzale, el proceso democrático será la herramienta para alcanzar el nuevo marco. Ese proceso tiene que ser gradual y democrático. Es decir, en EH, desatando el nudo de la autodeterminación y la territorialidad, queremos ser la herramienta que conduzca hacia el marco democrático. Una vez abierto el marco democrático, todos los proyectos de este pueblo podrán realizarse, por lo tanto, también podrá llevarse a cabo el proyecto independentista.

En este momento, el proceso se esta poniendo en marcha o se quiere poner en marcha sin haber un proceso de negociación. Sin estar esperando a ello. Pero si es necesaria una negociación política, ¿como llegar a ello teniendo en cuenta el comportamiento de los estados Francés y español?

Tenemos muy claro nuestro planteamiento: este pueblo no puede estar esperando a que el estado español cambie de actitud. Creemos necesario que todos los agentes políticos y ámbitos sociales que reconocen el carácter nacional de este pueblo y su derecho a la autodeterminación deben unirse y emprender un nuevo camino y realizar una dinámica de presión. Sin ello el estado español no cambiara de actitud. No habrá reconocimiento nacional, ni se aceptara el derecho de autodeterminación. Para ello, la Izquierda Abertzale plantea un acuerdo entre toda la sociedad que cree en esa nueva situación. Un acuerdo que recogerá los cimientos de la resolución política del conflicto. Para realizar el recorrido del dialogo, la negociación y el acuerdo. Dentro de un acuerdo fundamental, planteamos un compromiso para realizar el recorrido de la solución del conflicto.

¿Entre quienes deberían hacer ese acuerdo fundamental?

Ese acuerdo debería de servir para solucionar el conflicto. Por lo tanto, a un problema político se le debe dar una solución política, y existen dos ejes principales en la solución política: reconocer a EH como una nación y aceptar el derecho de autodeterminación de la misma. Dentro de un acuerdo, plantearíamos una iniciativa conjunta a todos los agentes y sectores sociales que defiendan lo dicho.

¿Seria un acuerdo mirando a EH?

Si.

La resolución de la Izquierda Abertzale plantea la nueva fase con nuevas estrategias y herramientas. ¿Que significa poner al servicio del proceso democrático y la acumulación de fuerzas todas las actividades? ¿Quiere decir exactamente que la lucha armada no tiene cabida en esta nueva fase?

Los debates han dejado claros resultados. En esos claros resultados se dice que la acumulación de fuerzas es importante de cara al futuro, y que todas las diferentes actividades de la Izquierda Abertzale deben ir encaminadas a esa acumulación de fuerzas. Con ello, se han especificado las características del proceso democrático, y en la resolución se plantea ese proceso democrático en unas condiciones concretas. Para desarrollar ese proceso se dice que debe desarrollarse sin ningún tipo de violencia. Es decir, sin la actividad armada de ETA, a la vez que sin la utilización de la violencia del estado. Por lo tanto, respondiendo directamente a la pregunta, concretamos unas condiciones para desarrollar el proceso democrático, y por supuesto, como planteamos que no debe haber ningún tipo de violencia, se plantea sin la actividad armada de ETA.

En el documento de ETA del 17 de enero, se defendía la declaración de Altsasu y apostaba por el proceso democrático. ¿Esta ETA con el documento de “Zutik EH”?

El debate ha terminado. La resolución se ha hecho pública. Y la Izquierda Abertzale se pone en marcha con una nueva actividad política. Esa actividad política se centra en el proceso democrático; por lo tanto, la Izquierda Abertzale se pone en marcha con el proceso democrático. Siendo así, esta claro que el proceso democrático no va a desarrollarse solo, que no va a tomar cuerpo. Para ello, una vez que se hayan puesto los cimientos en el plano teórico, es imprescindible que todos los agentes posibles trabajen en conjunto en esa dirección. Por supuesto, toda la Izquierda Abertzale y ETA. Hace poco, ETA, en un documento declaraba que la Izquierda Abertzale había hablado y que hacia suyas todas sus decisiones. Por lo tanto, queda claro que esta con el proceso democrático. Una vez terminado el proceso de debate y teniendo en cuenta la misiva de la Izquierda Abertzale y el documento, lo único que se espera es que ETA se comprometa con el proceso democrático.

¿Qué importancia tienen para el proceso los principios de Mitchell?

El proceso democrático quiere abrir un nuevo marco democrático. Y para abrirlo es necesario superar el conflicto político de hoy día. Para solucionar el conflicto se plantea la negociación política, y para desarrollar esa negociación la Izquierda Abertzale plantea regirse en los principios de Mitchell. ¿Qué significa eso? Eso significa que la Izquierda Abertzale hace una apuesta profunda y clara. Plantea acogerse a esos principios. Ahora les toca moverse a otros, y principalmente al estado español, que de una vez por todas se comprometa con EH en un proceso democrático. Le toca al estado español entrar en un proceso que conduzca al marco democrático, tomar ese camino y aceptar los principios de Mitchell.

Una de las claves principales para desarrollar el proceso es la acumulación de fuerzas y activación del pueblo. ¿Pero que clase de acumulación de fuerzas? ¿Entre quienes? ¿En que ámbito y para que?

En el estudio que hace la Izquierda Abertzale, se determina que en EH existe una masa critica que desea el cambio político. Precisamente, a lo que esta dentro de esa masa critica le damos especial importancia. Es decir, existe un amplio sector social que quiere un cambio de marco, un nuevo modelo social y económico. Existe un sector social amplio a favor de la independencia, a favor de la soberanía. Existe un sector social importante en las luchas sectoriales. Creemos necesario articular entre todos ellos un trabajo colectivo. ¿Para que? Para cambiar la relación de fuerzas a través de la acumulación de las mismas.

¿En que dirección queréis cambiar la relación de fuerzas?

En varias direcciones. Por una parte, la relación que hay con el Estado español hay que cambiarla, si queremos superar el conflicto político. Aparte de eso, los cambios en las relaciones de fuerzas son necesarios, para abrir una nueva referencia en este pueblo, en la cual, los independentistas la tenemos que marcar. Es decir, el independentismo tiene que abrir una nueva relación de fuerzas en nuestro pueblo. Y por ello consideramos necesario que la concentración de fuerzas que ejercen UPN, PP, PSN, PSE y el mismo PNV en sus modelos institucionales, políticos y económicos, hay que cambiarlos profundamente. Lo que planteamos lo hacemos para todos los campos. Para hacer el proceso democrático es necesario trabajar conjuntamente, por ello, la izquierda abertzale plantea la concentración de fuerzas en tres campos. El primero de ellos sería en el ámbito independentista, para hacer el camino hacia un estado Vasco. También para reconocer a Euskal Herria como nación y luchar a favor de sus derechos, y para dedicarnos a trabajar colectivamente en la solución del conflicto. Y como no, para dedicarnos en torno a los derechos civiles y políticos.

A pesar de todo, parece, que a día de hoy, en el intento de poder unir fuerzas independentistas, sólo confían la izquierda abertzale y Eusko Alkartasua y a lo mejor ELA Y LAB. ¿Sería suficiente?

La actitud de los agentes es importante, de suma importancia. Pero además de eso, me gustaría decir que hay que hacer caso a la realidad de nuestra sociedad. En las encuestas que se han hecho durante años se observa que el 30% de la población esta a favor de la independencia. Yo estoy convencido que en los sectores que creen en la soberanía, con unas nuevas condiciones políticas, se crearía en ellos la posibilidad de que se pudieran posicionarse a favor del independencia. Para la izquierda abertzale es de suma importancia articular y poner en funcionamiento este nuevo campo de actuación, en beneficio del Estado Vasco. En torno a este camino ¿qué queremos hacer la izquierda abertzale? Articular esos sectores y trabajar en conjunto con esos agentes que tienen ese punto de vista. Precisamente, porque esta dispuesta a compartir el liderazgo en el camino hacia la independencia. La Izquierda Abertzale esta dispuesta a hacer esa apuesta.

También hay otro tema complicado: La legalidad. No está en manos de la izquierda abertzale. ¿Las necesidades para ser un agente político legal hasta donde condicionaría el éxito del proceso?&nbsp

En opinión de la izquierda abertzale, aquí tenemos una situación antidemocrática, una realidad en donde se niegan los derechos. Hay que cambiar esa realidad. La izquierda abertzale tiene todo el derecho democrático para ser un agente político legal. Es indispensable la necesidad de dicho agente político. En este plano colocaría esta situación. La situación de excepción que vivimos, la situación de negación de derechos hay que superarla, eso hay que hacerlo de una forma multilateral, no es únicamente deber de la izquierda abertzale, sino que es obligación de todos los agentes que creen en la democracia. Eso conllevaría que la izquierda abertzale fuese una representación legal. Para lograrlo, es totalmente necesario desarrollar un proceso totalmente democrático.

¿Qué importancia tendrán en las elecciones y en las instituciones la acumulación de fuerzas, y en general, en el desarrollo del proceso? ¿Que importancia tendrá la apuesta en las elecciones?

En este pueblo hay que crear las condiciones para el ejercicio político. Una vez creadas las condiciones, en el momento que comencemos el camino en una actividad normalizada tendrán más importancia esos temas. De todas formas, previendo cual será la importancia que tendrán, tenemos claro que a través de la acumulación de fuerzas se puede abrir una nueva realidad política, hay que abrir nuevas referencias, y en el plano de las elecciones es necesario construir nuevas referencias. Mirando al futuro, en este pueblo la contradicción la vemos entre dos polos. Por una parte un polo unionista y por otra un polo independentista. Por lo tanto, la izquierda abertzale de cara al futuro lo que quiere es preparar una estrategia independentista, dicha estrategia servirá para reforzar el proceso democrático, posibilitando la nueva relación de fuerzas. Mirando a la futura iniciativa institucional, la Izquierda Abertzale trabajara en esa línea y estará dispuesta a hacer alianzas.

&nbsp

NOTICIAS ANTICAPITALISTAS