Prefetak igorritako «mehatxuzko» gutunaren aitzinean lasaitasun mezua zabaldu du Baterak
Batera plataformak agerraldia egin du astearte arratsean Baionan Pirinio Atlantikoetako prefetak igorritako gutunari erantzun publikoa emateko. Urtarrilaren 22an departamendu osoko auzapezei eskutitza igorri zien Estatu ordezkariak Baterak bultzaturiko herri kontsulta ezin dutela sostengatu oharrarazteko. "Askatasunen aurkako gutuna" deitoratu dute martxoaren 14an eta 21ean iraganen den kontsultaren antolatzaileek. Prefetak beldurra sortu nahi duela salatu eta "demokraziak agintzen duen moduan" hautetsiek "elkarte batek bultzaturiko ekimena" ez dutela oztopatzeko asmorik nabarmendu dute.
Maite UBIRIA / BAIONA
"Prefetaren gutunak muga guziak ganditzen ditu, Konstituzioak babesten dituen hiru oinarrizko eskubideen aurka doalako" azaldu du Jean Rene Etxegarai, Baionako auzapez axuantak eta Batera plataformako kideak. Estatu ordezkariak elkartzeko eskubidea, adierazpen eskubidea eta biltzeko eskubidea auzian ezarri dituela gaineratu du abokatuak.
"Prefeta jaunak ez ulertzearen itxura eman nahi du, lege barruan kokatzen den eta Baterak eta ez beste nehork bultzatu duen ekimen kari nahasmena sortzeko asmoz" azaldu du Etxegaraik.
Prefetak "neurgailu ezberdinak" erabiltzen dituela agerian uzteko xede, Philippe Rey-ek joan den irailaren 28an La Poste-ko estatusaren karietara antolaturiko herri kontsultaren bezperan igorritako eskutitza erakutsi du legegizonak. Gutun horretan, herriko etxeek, batzar gelak uzten edo materialak furnitzen, kontsulta laguntzeko obligazioa dutela gogora ekarri zuen Rey-ek.
Bestalde, Cade elkarteak AHT kari kontsultak bultzatu dituela jadanik "inolako mehatxurik jaso gabe" gogoratu du Baterak. Elkarte horrek herri galdeketa berriak eginen dituela martxoaren 14an trenbide berriari buruz erran eta gero, Bateraren ustez "guztiz onuragarria dela" herritaren iritzia jasotzeko ekimenak bultzatzea gaineratu dute plataformako ordezkariek.
Legea, eta bereziki "demokraziaren aginduari jarraikiz", Baterak antolaturiko kontsulta babestuko dutela aipatu dute plataformak egindako agerraldian parte hartu duten hautetsiek. Senpereko auzapeza, Christine Bessonartek, auzapezen biltzarreko administrazio kontseiluak hartu berri duen deliberoaren beri eman du.
Idatzi horretan, Frantziako lurralde antolaketari buruzko eztabaida aipatuz, Euskal Herriak estatus berezia behar duela izan aldarrikatzen du biltzarrak. Bir maneran, Ipar Euskal Herriko 159 eskualdeak ordezkatzen dituen biltzarraren kontseiluak bere sostengua adierazten dio Euskal Herrian lurralde elkargoa sortzeko aukerari buruz galdetzeko Batera plataformak aitzineraturiko herri kontsultari.
Saveur Bachok azaldu duenez, prefetaren gutunak "beldurra sarraraztea du xede". Hainbat hautetsik arrangura sentitu dezaketela onartu badu ere, "hautetsi guziek ez dutela deus irriskatzen" jakin behar dutela azpimarratu du. Mehatxuen aitzinean, martxoaren 14an -eta EHLri buruz koltsulta dagoen herrietan, 21ean_ "ahal bezain jende bozkatzera joan dadin" lanean "trankilki segitzeko" dei egin du Arberatseko auzapezak.
Martine Bisautak Baterak butzatutako ekimenaren xedea sinpleki azaldu du: "herri honendako zer nahi dugun adierazteko gogoa sentitzen dugu". Herri kontsulta guziz legala dela eta "berme juridiko guziak eskutan dutela" antolaketa lanekin segituko dutela gaineratu du Baionako hautetsiak.
"Lasaitasun mezua zabaldu nahi dugu, guziz determinatuak gira eta laster zenbat herritan ospatuko dugun herri kontsulta jakitera emanen dugu" esanez bukatu du agerraldia Jakes Bortairu Baterako kideak.
GARA:
Batera seguirá adelante con la consulta en Ipar Euskal Herria a pesar de las «amenazas» del prefecto Rey
Arantxa MANTEROLA |
Representantes de la plataforma Batera afirmaron ayer, en Baiona, que seguirán adelante con la organización de la consulta sobre la colectividad territorial para Ipar Euskal Herria. La realizarán aprovechando la cita elec toral de las regionales de la próxima primavera, y todo ello a pesar de la «carta amenazante» enviada recientemente por el prefecto, Philippe Rey, a los alcaldes.
En un tono que Batera calificó de «inaceptable», la misiva del representante estatal advierte a los primeros ediles de que la consulta «está fuera del marco constitucional» y que, en caso de que colaboren con la plataforma, podrían incurrir en un delito sancionable, incluso con la revocación del cargo.
Según Batera, el objetivo del prefecto es «crear confusión y miedo tanto entre los alcaldes como entre los ciudadanos» para que no participen en un «ejercicio tan democrático como es ser consultados».
Tras denunciar la «actitud liberticida» del prefecto respecto a los derechos de expresión y de asociación, Batera afirmó que seguirá preparando la consulta con «serenidad» y que ésta se desarrollará «normalmente»
http://www.gara.net/paperezkoa/20100203/180