Politiko edota enpresariak

Zer egin du politiko batek Administrazioan eman dituen urteen ordainez multinazional batek halako saria emateko? Tamalez, politiko eta enpresariek maizegi trukatzen dituzte euren rolak, beraz, Imazen kasu hau ez da batere berezia.&nbsp &nbsp

&nbsp &nbsp &nbsp &nbsp Enpresa mundura doazen politikoen kasuak ugariak dira, eta maiz legaltasunaren muga urratzen dute. Mayor Orejak Eulen zerbitzu eta segurtasun enpresa gidatu zuen Barne Ministeritza utzi ostean. David Taguasek Estatu Idazkari izatetik utzi berri zuen gobernuarekin negoziatu behar zuten&nbsp enpresen lobbya zuzentzera egin zuen jauzi. Inaxio Oliveri Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburu izatetik Mondrago Unibertsitate pribatuko errektore izatera pasa zen. Manuel Pizarrok Endesako zuzendaritza utzi zuen eta Legebiltzarrean lobby nuklearra zuzentzeari ekin. José Alberto Praderak Bizkaiko Ahaldun Nagusia zenean errepide mordoa eginarazi zuen, eta gero Autopista Vasco-Aragonesako lehendakari bihurtu zen. José Antonio Ardanzak Euskaltel zuzentzera egin zuen jauzi Lehendakaritza utzi ondoren, Atutxak bere postua utzi ondoren Iberdrolako aholkulari izatera egin zuen bezalaxe.&nbsp

&nbsp &nbsp &nbsp &nbsp Politikaria hauteskunde bitartez aukeratzen da gizarteari zerbitzu emateko. Baina politikaria enpresa mundutik badator edo bere karrera politikoa bukatu orduko empresario izatera pasatzen bada, ordura arte zeinen zerbitzura lan egin duen galdetzea dago, hau da, ea herriaren alde edo enpresa multzo baten alde jardun duen. Argindarraren salneurria jartzeko garaian, zein hartzen du aintzakoagotzat Industria ministroak? Elektrizitate konpainiak ala kontsumitzaileak? Miguel Sebastián ministroa BBVAren ikerketa zerbitzutik dator, zer nahiago du pentsio publikoak murriztea eta BBVAren pentsio pribatuak haztea ala pentsionista guztiek erretiro duin eta publikoa izatea? Ekonomia Estatu Idazkariak Goldman Sachs, JP Morgan, Citibank era Banestorekin lan egin izan du, ez ote du nahiago pentsio pribatuen kopuruak gora egitea? Ekonomia Ministrari Elena Salgadori lorik kentzen al dio Fortis banku pribatuaren finantza egoerak?

&nbsp &nbsp &nbsp &nbsp Batzuek, enpresariek politikan parte hartzea zuritzeko asmoz, euren patrimonioa jokoan jar ostean erabakiak hartzeko gaitasuna dutela adierazten dute. Enpresariek, bai, euren jabegoa jartzen dute jokoa baina arrakasta izaten dutenean besteak zapaltzetik eta marrazo lehia batean iaioena izatetik lortzen dute. Politikara jauzi egin ohi duen empresaria bere bezeroei ahalik eta gehien kobratzen saiatu da, bere langileei ahalik eta gutxien ordaindu die eta maiz lasai asko kutxatu du ingurugiroa, lan baldintza prekarioak sustatu ditu, lan arriskuei kasurik ez die egin eta zerga paradisuetan tributatu du. &nbsp

&nbsp &nbsp &nbsp &nbsp Enpresa esparrutik datorren politikari batek nekez egingo duena bere teilatuari harrika aritzea da. Kasurako, gazteleraz SICAV deritzen eta zerga gutxiago ordaintzeko balio duten sozietateak dituzte PSOEko ministro eta estatu idazkari izandako batzuek; ezinezkoa zen beraz, gai honen inguruko legedia aztertu zenean modu bidezko eta eraginkorrean jokatzea. Alderantziz, Ogasun ikuskatzaileei SICAV horiek aztertzeko gaitasuna kentzea ospatuko zuten. Era berean, ezin espero daiteke PSOE, PP eta PNVko gobernuak osatzen dituzten enpresari-ohiek Sozietate Zerga igotzerik, erabaki honen bitartez gizarteak langileei ebatsitako plusbaliak berreskuratzea eragozten dute.

&nbsp &nbsp &nbsp &nbsp Pentsatzekoa da, ordea, kontrakoa egiteko oso prest izango direla, hau da, sail ezberdinetan sartzen diren enpresariek zein Eusko Jaurlaritzako laguntza komiteetan daudenek patronalak etengabe errepikatu ohi dituzten konponbideak emango dituztela. Lan merkatuko malgutasuna dela, aberatsentzako zerga murrizketak direla edo Administrazioen gastu publikoa jaistea dela… nor ordezkatzen dute politikari-enpresariok? Kalte-ordain eskasagoarekin kaleratuko dituzten langileak edo euren langileak kaleratzea zein garestia zaien kexatzen diren enpresariak? &nbsp

NOTICIAS ANTICAPITALISTAS