Piden condenas de 12 y 33 años para jóvenes de Iruñea y Barakaldo por actos de «kale borroka»

Barakaldoko lau gaztereri 33 urteko espetxe eskaera

Datorren astelehenean hasiko da epaiketa Espainiako Entzutegi Nazionalean.&nbsp

Barakaldoko gazteen aurkako epaiketa:

Martxoaren 8,9,10 eta 11n Espainiako Entzutegi Nazionalaren bigarren aretoan burutuko da Barakaldoko lau gazteren aurkako epaiketa.

Auziperatuak:

Sendoa Jurado (Espetxean daramatza urte bat eta hamar hilabete)

Unai Frias (Espetxean daramatza urte bat eta hamar hilabete)

Asier Gomez de Salazar (Espetxean daramatza urte bat eta zortzi hilabete)

Jon Villanueva (Espetxean daramatza urte bat eta zortzi hilabete)

Zigor eskaera:

33 urteko espetxe zigor eskera egiten diete lau gazteei.

Erakunde terroristako kide izatea egotzita zortzi urteko espetxe eskaera.

Sute terrorista eragitea egotzita hamazazpi urteko zigor eskera.

Lehergailuak eta su emateko sustantziak izatea egotzita zortzi urteko zigor eskaera.

Egozten dioten kale erasoa: Kutxazain bat erretzea.

Azkenean lau gazte hauei egozten dieten erasoa bakarra Barakaldon 2008ko otsailean kutxazain bat erretzea da. Honekin batera beraien mugikorretan kalez jantzitako polizien kotxeen matrikulak izatea egozten diote.

Gogora ekarri behar da gazte hauek hilabete luzez polizien jarraipen handiak izan zituztela eta publikoki ere salatu zituztela jasaten ari ziren jarraipenak. Besteak beste, antzeko egoeran zeuden hainbat euskal herritarrekin batera 2008ko urtarrilaren 19an Donostian Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eskaini zuen agerraldian parte hartu zuten, bertan esplikatu zutelarik zein zen bizitzen ari ziren egoera.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren irakurketa:

Gazte independentistak gogor zigortzeko saiaketa baten aurrean aurkitzen gara. Fiskalak egin duen eskaera honek ondo erakusten du zein den Euskal Herriari Espainiako Entzutegi Nazionalak egiten dion eskaintza: Errepresioa eta urte luzetarako espetxea.

Galindoren adibidea hamaika aldiz erabili izan dugu aurrez ere baina uste dugu ondo erakusten duela zigorra nola erabiltzen den espainiar estatuan. Gerra zikina, bahiketak, hilketak eta tortura erabili eta agindu izanagatik urte gutxi espetxean eman zituen Guardia Zibil honek. Aldiz, Barakaldoko gazteei kutxazain bat erretzea egozten diete, eta horregatik aurrean duten mehatxua 33 urteko espetxe zigorrarena da.

Zigor eta eskaera fiskal hauen helburua erabat politikoa da. Espainiako Entzutegi Nazionala estatuaren tresna politikoa da, bereziki Euskal Herriari dagokionean. Errepresiorik ankerrenaren zerbitzura lan egiten dute Espainiako Entzutegi Nazionaleko epaileek, euskal disidentziaren aurka egiteko espetxealdi luzeez, torturaz eta eskubide ororen ukazioaz baliatzen direlarik.

Gazte independentisten aurkako jazarpena obsesio bilakatu da espainiar estatuarentzat, horrela erakutsi zuten azaroaren amaieran burutu zuten operazio zabalarekin. Zigor eskaera hauek ere logika horretan ulertzen ditugu. Gazteria kolpatu nahi dute, beldurtu, makurtu. Gazteria beti izan da arnasa berria edozein askapen mugimendutan, eta horren jakitun dira estatuak.

Amnistiaren Aldeko Mugimendutik lau gazte hauei elkartasuna erakusteaz gain datozen egunetan Barakaldon burutuko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu nahi dugu.

GARA:

Piden condenas de 12 y 33 años para jóvenes de Iruñea y Barakaldo por actos de «kale borroka»

GARA | BILBO

El movimiento pro amnistía denunció ayer las peticiones «desmedidas» realizadas por la Fiscalía contra varios jóvenes de Iruñea y Barakaldo por actos de «kale borroka».

Según señalaron, en el juicio iniciado ayer en la Audiencia Nacional contra siete jóvenes navarros reclaman doce años de prisión para cada uno acusados de atacar a dos policías forales el 9 de marzo de 2009. Los acusados son Iker Araguas, Iñaki Marín, Xabier Sagardoi, Luis Goñi, Aritz Azkona, Artzai Santesteban y Joseba Fernández.

Estos dos últimos no se presentaron en el juicio y han decretado una orden de busca y captura en su contra. Por los mismos hechos, Hodei Ijurko fue condenado a 16 años de cárcel.

El lunes comenzará en el tribunal especial otro juicio contra cuatro jóvenes de Barakaldo -Sendoa Jurado, Unai Frías, Asier Gómez de Salazar y Jon Villanueva- a los que piden 33 años de cárcel para cada uno por atacar un cajero automático en febrero de 2008.

Por otro lado, ayer se conoció que la Fiscalía no recurrirá la decisión adoptada por el Tribunal de Belfast hace unas semanas desestimando la euroorden tramitada por el Estado español contra Arturo Villanueva por el caso «Jarrai-Haika-Segi».

NOTICIAS ANTICAPITALISTAS