Los trabajadores tambien tenemos patria. Langileok ere badugu aberria

Publicidad

Se acerca el Aberri Eguna y nuestro pueblo sigue oyendo y leyendo a los defensores del actual orden capitalista predicar sobre la supuesta extenuación de los estados nacionales y sobre la necesidad de superarlos. Un viejo argumento permanente que se utiliza para negar nuestras libertades nacionales y sociales y combatir las posiciones estratégicas de independencia y socialismo que defiende la Izquierda Abertzale para el conjunto de Euskal Herria.

En este sentido, se afirma que la globalización capitalista consiste en que los mercados deben sustraerse a la injerencia de los Estados para así poder expandirse y ser rentables. Sin embargo, este planteamiento pretende establecer una falsa dicotomía entre nación-estado y mercado mundializado.

El mercado capitalista utiliza el Estado pues es un instrumento para la regulación de los derechos de propiedad que se garantizan a través de los sistemas legales y represivos. El Estado tiene mucha responsabilidad a la hora de sostener la reproducción del capitalismo, las estructuras de clase y en el mantenimiento del sistema dentro y fuera de sus fronteras y lo lleva acabo por medio de la acción directa de sus estructuras represivas.

Sin embargo, el Estado, como instrumento, puede volverse en contra de los intereses del capital en tanto en cuanto el poder del Estado caiga en “manos inadecuadas”. Existen numerosas presiones sobre los Estados que surgen desde las asimétricas relaciones y luchas que hay entre las clases sociales. Es aquí donde el neoliberalismo procura prevenir su derrota mediante la implementación de una clara estrategia que promueve la separación entre el marco económico y el marco político.

La nación vasca, al igual que cualquier otra nación, no es una mera construcción teórica y es evidente que Euskal Herria, como cualquier otra nación, necesita dotarse de un Estado propio como expresión y garantía de su soberanía nacional. Pero la soberanía nacional no sólo depende de la existencia del Estado en si mismo. Ya hemos visto como el capitalismo debilita o fortalece el Estado a conveniencia por las buenas o por las malas, aunque no siempre lo consigue. La garantía de la libertad nacional vasca por tanto radica necesariamente en una clase trabajadora crítica que busque su emancipación social.

Por lo tanto, la respuesta a la acción neoliberal debe basarse en un planteamiento integral que abarque la cuestión nacional y la liberación social que combata, a la vez, al capitalismo y al unionismo negador que sostiene el sistema.

En Euskal Herria una amplia mayoría social que defienda el proyecto independentista y socialista es el requisito para abordar de forma organizada un proceso constituyente. Si bien hoy en día hay una mayoría social que defiende el derecho a la autodeterminación, con respecto al proyecto socialista la tarea es más complicada. Euskal Herria es de los pueblos más combativos de su entorno, pero la construcción socialista requiere un recorrido que en el caso de los pueblos bajo opresión nacional difiere a los estados ya consolidados.

Como conclusión final debemos reconocer que los conflictos de clase significativos por tanto no son los que se producen entre los Estados, sino dentro de los propios estados capitalistas y la razón central de la fortaleza del capitalismo, incluso frente a la crisis actual, es la persistente debilidad de la clase trabajadora de las distintas nacionalidades.

Pero evidentemente, pese a todas las maniobras que ha realizado la burguesía hasta la fecha y las que indudablemente realizará en el futuro para debilitar a la clase trabajadora vasca, nosotros como abertzales comunistas en combate por la independencia y el socialismo de Euskal Herria haremos todo lo posible para que esa lucha de clases se de en las mejores condiciones para la victoria.

                                             EUSKAL HERRIKO KOMUNISTAK (EHK)

LANGILEOK ERE BADUGU ABERRIA

Aurtengoan ere, Aberri Eguna hurbiltzen ari da. Bien bitartean, egungo ordena kapitalistaren defendatzaileak, behin eta berriz, nazio-estatuen ustezko ahitzearen inguruan eta egitura hau gainditzeko beharraz hitz egiten entzuten ditugu. Gure askatasun nazionala eta soziala ukatzeko aspaldidanik erabili ohi izan da argumentu hau, eta nola ez, baita Ezker Abertzaleak, independentzia eta sozialismoa helburu, Euskal Herriari eskaintzen dion proiektu estrategikoa gutxiesteko ere.

Ildo horretatik, globalizazio kapitalistak merkatua estatuen injerentziatik salbu egotea eskatzen duela baieztatzen da; merkatuak horrela soilik lortu baitezake errentagarri izatea eta hedapen iraunkorra ziurtatzea. Haatik, planteamendu honek nazio-estatua eta mundu-mailako merkatuaren arteko dikotomia faltsua ezartzea du helburu.

Merkatu kapitalistak estatua erabiltzen du, izan ere, estatua da jabetza eskubideak erregulatzeko, sistema legala eta errepresiboa baliatuz, tresnarik eraginkorrena. Estatuak erantzukizun zuzena du kapitalismoaren erreprodukzioa, klase-egitura eta sistema bera mantentzerako orduan; eta sistemaren biziraupena erdiesteko estatuaren egitura errepresiboa kapitalismoaren bortxazko elementu nagusia da.

Hala ere, estatua, tresna politikoa den heinean, kapitalaren interesen aurka ere joan daiteke estatu-boterea “esku desegokietan” utziz gero. Esaterako, gizarte-mailen arteko erlazio asimetrikotik sortutako estatuetan kapitalaren presio handiak nabaritu daitezke. Kasu hauetan neoliberalismoak marko ekonomikoa eta politikoaren arteko bereizketa sustatzen du kapitalismoaren porrota ekiditeko ahaleginean.

Euskal Herria, beste edozein nazio bezala, ez da eraikuntza teoriko soila eta agerikoa da Euskal Herriak, beste edozein herrik bezala, subiranotasun nazionalaren adierazpen eta berme gisa, estatu propioa eratzeko premia duela. Kapitalismoak estatua bere nahieran ahultzen edo indartzen duela jakinekoa da, beti lortu ez arren. Beraz, Euskal Herriaren nazio- eta gizarte-askapenaren aldeko borrokak berme bakarra du: burujabetza osoaren alde diharduen langileria kritikoa.

Hortaz, eraso neoliberalei eman beharreko erantzuna auzi nazionala eta askapen soziala batuko dituen proposamen osoan oinarritzea ezinbestekoa da. Ildo beretik, proposamen honek kapitalismoa eta sistemaren oinarri den unionismo ukatzaileari aurre egingo die.

Euskal Herrian prozesu eratzaile bat, era antolatuan, abiatzeko ezinbestekoa da gizartearen gehiengo zabal batek proiektu independentista eta sozialista defendatzea. Gaur egun euskal gizartearen gehiengoak autodeterminazio eskubidea defenditu arren, sozialismoaren aldeko atxikimendua ez da hain handia. Euskal Herria inguruko herrialderik borrokalarienetariko bat izan arren, eraikuntza sozialista, nazio zapalkuntzaren azpian bizi diren herrietan, ezin da jada estatu finkatua duten tokietan bezala gauzatu.

Azkenik, onartu behar dugu klase-gatazka esanguratsuenak ez direla estatuen artean sortzen, hauek, estatu kapitalisten barne-borroken ondorio dira. Kapitalismoaren indarraren arrazoi nagusia, nahiz eta krisi garaian murgilduta egon, nazioarteko eta gure herriko langile klasearen ahulezia da.

Burgesiak orain arte burututako azpijokoek euskal langileria ahultzeko helburua izan dute, eta horiek, eragin negatiboa dute gure subjektu iraultzailean. Dena den, abertzale komunistok, independentzia eta sozialismoaren alde, gure esku dagoen guztia egingo dugu klase-borroka garaipenerako baldintzarik egokienetan gertatu dadin.

EUSKAL HERRIKO KOMUNISTAK (EHK)

También podría gustarte

Los comentarios están cerrados.

This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish. Accept Read More