Leitza acogerá el 17 de octubre la celebración del 30 aniversario del nacimiento de Jarrai

8

El sábado 17 de octubre se celebrará en Leitza el 30 aniversario del nacimiento de Jarrai. Los jóvenes independentistas conmemorarán este aniversario redondo con variadas actividades a lo largo de todo el día. El programa de actos y el significado de esta jornada fueron dados a conocer ayer en rueda de prensa por un grupo de jóvenes, casi todos de Iruñerria, en nombre de la juventud vasca que sigue defendiendo la independencia y el socialismo para Euskal Herria.

En concreto, las actividades comenzarán a las 12.00 con un recibimiento a los asistentes, para continuar con una comida y sobremesa con karaoke, porque «un pueblo que canta no morirá jamás». Así lo señalaron Gaizka Likona y Ainara Bakedano en nombre de los jóvenes independentistas que han impulsado los actos del aniversario.

La jornada continuará con conciertos a partir de las 20.00. Durante todo el día habrá un txoko dedicado a los más txikis.

Durante los próximos días se pondrán a la venta los tickets para la comida y se organizarán autobuses para acudir a Leitza.

Recordaron que el nacimiento de Jarrai supuso un «soplo fresco y nuevo» para el movimiento de liberación nacional y social vasco, un instrumento para «hacer frente a los estados imperialistas» y para «pelear por la solución de los problemas que preocupan a la juventud vasca». Entre ellos, apuntaron la insumisión al Ejército español, la denuncia del narcotráfico, la reivindicación de condiciones de vida dignas, la creación de espacios libres para los jóvenes, la puesta en marcha de medios de comunicación y la defensa de los derechos de la mujer.

También recordaron que hace quince años los jóvenes independentistas de Lapurdi, Nafarroa Beherea y Zuberoa crearon Gazteriak para hacer frente a «la asimilación y el colonialismo» del Estado francés, y que en 2000 surgió Haika, la primera organización juvenil nacional.

Tras destacar que miles de jóvenes se han implicado en estas tres décadas en este movimiento, indicaron que los estados «siguen con la estrategia de guerra» y que, frente a ello, «el único camino para que Euskal Herria no quede condenada a mo- rir es la independencia».

http://www.gara.net/paperezkoa/20090930/159079/es/Leitza-acogera-17-octubre-celebracion-30-aniversario-nacimiento-Jarrai

Urriaren 17an Leitzan Jarrairen 30. urteurreneko jaialdia egingo daJarrairen 30. urteurrena ospatzeko gazte independentistek jaialdia egingo dute urriaren 17an Leitzan. Urte hauetan guztietan "independentzia eta sozialismoaren alde" aritu diren belaundaldi ezberdinak gonbidatu dituzte ospakizunera.
Gazte independentisten oharra:

Duela 30 urte, Frankismoaren hasiera eta honen itsura aldatze garaietan, Euskal Herriaren askapen mugimenduaren baitan espazio propioa behar zutela ikusirik, gazteak antolatu eta borrokatzeko eremua sortu zuten: JARRAI. Prozesu iraultzaileak aurrera egiteko ezinbesteko mugarria eta nazio askapenerako mugimenduarentzat arnas fresko eta berria, borroka askoren aitzindari bilakatu zen.

Duela 30 urtetik, sistema kapitalista patriarkarrak eta estatu inperialistek ezarri zapalkuntzei aurre egin eta gazteriaren arazoak borrokatzeko tresna izan da: soldaduskaren aurrean intsumisio jarrerak hartuaz, narkotrafikoari aurre eginaz, bizi-baldintza duinak borrokatuz, gazte espazio askeak sortuz, komunikazio bide berriak eraikiz, emakumeon eskubideak defendatuz…

Urteetan zehar, zeharka edo zuzenean, independentzia eta sozialismoaren aldeko borrokara, milaka gazte lotzea izan da gazte erakundearen lorpenik eta handienetako bat. Askapen borrokak aurrera egin dezan, hil ala biziko osagaia.

Askapen borrokaren beharrei loturik, garaian garaian, beharrezkoak izan diren egoera eta helburuei eutsi asmoz, bere antolakuntza eta lan eredua moldatzen jakin izan duen mugimendua izan da.

Duela 15 urte Lapurdi, Xiberoa eta Baxenafarreko gazteriak beren problematikei aurre egiteko tresna abian ezarri zuten: GAZTERIAK. Frantziar estatuaren kolonialismoa eta asimilazioari aurre eginez eta gazte mugimenduko dinamikak sustatuz.

Geroztik, paregabeko bidelagun, urteetako hartu-emanak lagundurik eta nazio estrategia baten beharraz jabeturik, lehen gazte erakunde nazionala sortu zen 2000. urtean: HAIKA. Borroka zehatzak lantzetik, gazteria proiektu oso baten baitan bilduaz eta biharko gazte herri askea gaurdanik eraikitzeko alternatibak garatuz, gazteriaren gaitasuna mahai gainean ezarriz.

Urte luzeetan zehar, ezker abertzalearen borroka bide osoaren baitan egindako lanak, gure epe luzeko helburuak lortu ahal izateko momenturaino ekarri gaitu.

Gazteok egindako ekarriaren bidez, herri hau independentziaren ate aurreraino ekarri dugu.

Ikasturte berriaren atarian errezeta zaharrak besterik ez dute estatuek: Ezker Abertzalea itotzeko eta gure ildoa geldiarazteko, gerra estrategia eta bide polizialak. Herri honen etorkizuna bidegurutzean iltzaturik dagoen unean, independentziari aukerak irekiko dizkion norabidea oztopatuaz eta gatazkara kondenatuaz.

Argazkien ehiza, debekuak eta zipayoen bortizkeria, aurtengo udan astez aste eta jairik jai errepikatu diren egoerak. Erakundearen aurkako operazioak, ?presoen aurkako eraso eta atxiloketak?, gazteon kontrako operazioak, Egunkariaren epaiaren jarraipena, biktimen kontuarekin egindako ofentsiba, Remiren erailketa, presoen argazkiak, gerra zikin eta "inkontrolatuen" garaietara garamatzan gertaera ezberdinak…

Erasoaldia gogorra izan arren, errepresioaren antzutasuna agerian da berriz ere. Beste behin ere politikoa den gatazkari irtenbide politikoa eman behar zaiola ikustearekin bat, azken hamarkadetako borroka emankorraren uztak, aukera berriak ekarri dizkio herri honi.

30 urtetan askapen prozesua bizirik mantentzeko gai izan gara eta herri hau aldaketaren atarira ekarri dugu. Orain, aldiz, ukazio eta zatiketa garaia behingoz atzean utzi eta independentzia eskuratu ahal izateko egoera eraiki behar dugu. Euskal Herria heriotzara kondenatua izan ez dadin proiektu bakarra baita independentzia, erreala eta ezinbestekoa.

Aldarrikapen soiletik hara, egunez egun eraikitzen hari garen herri proiektua da independentzia, beharrezkoa izateaz gain, errealitate bilakatzen ari garena. Gizon zein emakumeen arteko harreman parekideetan oinarriturik, balore askatzaileen baitan eraikitako jendarte eredua behar dugu. Herritarra, euskalduna eta parekidea izango den hezkuntza sistema antolatuz. Herritarren beharrei erantzunez, denok bizimodu duina garatzeko baliabideak eskainiko dituena. Independentzian bizi nahi duen herria gara, independentzia pertsonal eta kolektiboa, ekonomikoa, gure lurrarekiko errespetuan eta herritik herrira egina.

Herri, auzo zein ikastetxeetan belaunaldi ezberdinak bilduz, kamiseta gorriak soinean jantziz, gazteria independentziara lotzera goaz. Zapaltzen gaituzten estatuei aurre eginez, inposaturiko eredu kapitalista irauliz, indarrak biltzeko unea da, guztia baitugu irabazteko eta urriaren 17an Leitzan orain arteko bidea ospatu eta askatasunaren bidean urrats sendoak ematera goaz, irabaztera goaz!

Ez da makala azken hamarkadetan eginiko bidea, emandako urratsak eta izandako lorpenak. Guzti horren balioa aintzat hartuz, ospatu beharreko urteurrena. Horretarako prest dugu egun osoko egitaraua, urriaren 17an Leitzan jai giroan murgiltzeko:

  • 12tan harrera eta zintzur bustitzea, animaturik
  • 14tan bazkaria
  • Arratsaldean karaokea: kantatzen duen herri bat ez da inoiz hilko
  • 20etatik aurrera kontzertuak: Egurra ta kitto, Skatu eta Itziarren Semeak
  • Eguerditik iluntzera haurrentzako txokoa ere izanen da.
  • Beraz, hurrengo egunetan ohiko tokietan bazkarirako txartelak salgai izanen dira, baita Leitzarako bidea egiteko autobusetan izen emateko aukera ere.

    Beraz, urte luzeetan borrokaren bidez lortutako ospatu, baina bereziki, aurrerantzean ditugun erronka berriei gogoz ekin ahali izateko, urte guzti hauetan gazte erakundean lan egin, esku kolpe bat bota zeion inguruan ibili zareten guztiok, Leitzan ikusiko gara!

    30 urte ta INDEPENDENTZIA ETA SOZIALISMOA LORTU ARTE!