LABen esanetan Ibarretxeren gobernuak iruzurra egin nahi dio euskarari eta zerbitzu publikoei

LAB sindikatuak gogor salatudu lanpostuak betetzeko merezimendu-lehiaketa prozesuetan (leku-aldaketak) IBARRETXEREN gobernua egiten ari den iruzurra eta euskararen ezagutzarekiko erakusten ari den mespretxua

&nbsp 2007ko urrian, Ogasun eta Herri Administrazio Sailburu Idoia Zenarruzabeitiaren aginduz, EAEko Administrazio Orokorreko hainbat lanpostu betetzeko deialdiak egin ziren, funtzionario finkoei zuzenduak (lekualdatze-lehiaketa). Prozesu horiek Administrazioko talde guztietako lanpostuak eskaini zituzten.

&nbsp Prozesuotan, legediaren aurkako hainbat xedapen zegoela-eta, LABek errekurtsoak jarri zituen. Orain Epaitegiek, LABen argudioak aintzat hartu badituzte ere, Administrazioak aurrera jarraituko du prozesuekin, epaiok errespetatu gabe.

&nbsp LABek epaitegietara joko du berriro, Ibarretxeren gobernuak iruzurrik egin ez dezan.&nbsp
Sinestezina badirudi ere, Euskararen Legea indarrean sartu zenetik 27 urte pasatu direnean. Ibarretxeren gobernuak azterketak gaztelania hutsean egitera behartzen gaitu.&nbsp &nbsp
Horrek islatzen du araudiaren nahikotasun falta eta plangintzen porrota.
&nbsp Ibarretxeren Gobernuak, mespretxu ikaragarriaz jokatu izan du eta jokatzen du euskararekin. Idoia Zenarruzabeitia eta Ibarretxe politika tamalgarri honen erantzule dira.
Areago, Gobernuak bazekien deialdiak legez kanpokoak zirela, LABek sarritan ohartarazi baitzuen honetaz egin ditugun bilera apurretan.
Deialdiak bertan behera uztea eskatzen dugu eta oinarri berri batzuk egitea, Administrazioko langileen eskubide guztiak errespetatuz.

NOTICIAS ANTICAPITALISTAS