Kate guztietatik aske bizi nahi duten gazteen Mendi Martxa
Apirilak 10, 11, 12 Gazte Martxa ‘09
Apirilaren 10ean Amaiurren ekingo diogu bideari. Harrera ekitaldia eguerdi eta erdietan izango da eta 13:00etan abiatuko gara martxan. Inposaturiko muga pasa eta Baigorrin amaituko dugu. Gauean ikusentzunezkoak izango dira, besteak beste.
Apirilaren 11n Baigorritik Anhauzerako bidea egingo dugu. Jaialdia izango da Anahauzen bertan martxan goazenontzat. Musikherria gaua izango da eta jai giroa nagusi.
Apirilaren 12an Donibane Garazira iritsiko da gazte martxa. Goizean Aberri egun bateratuarekin bat egingo dugu gazte independentistok eta autobusetan joango gara Irun eta Hendaia arteko bidea egitera.
Ostean Donibane Garazin harrera ekitaldia egin eta egun osoko jaia eta aldarrikapena nagusituko dira baxe Nafarroako hiriburuan.
Hiru gune berezi prestatuko ditugu Donibane Garazin:
Jantokiaren gunea:
13:30ean Bertso saioa
16:30ean Herri jokoak (Xiba)
17:30ean HITZALDIA: Munduko gazte iraultzak
19:00etan KALEJIRA
Azoka + Herria:
Egun osoan Euskal Herriko jendarte eragileen erakustoki handia izango da.
16:00etatik aurrera Musikherria maratoia izango da.
Karpa nagusia:
20:00etan EKITALDI POLITIKOA
21:30etatik aitzin:
– Kasu + MAK
– Def Con Dos
– Su Ta Gar
– Delorean
– Mouss & HakimKontuan hartzekoak:
a) Eraso sexistarik, homofoborik edo xenofoborik ez da onartuko. Eraso sexistei aurre egitea martxako parte hartzaile denen erantzukizuna bada ere, salaketa eta harretarako telefono bat izango da martxan; honakoa: 0624255121
b) Bonoak eta sarrerak. Datorren igandea bitarte mantenduko dugu 10eko bonoen eskaintza. 10eko eskaintzarekin bonoaren salneurria 32 €koa da eta banaka apirilaren 5a arte izango dira salgai 35€ko salneurrian. Bonoaren barne dira martxako opari berezia, egunero gosaria, dutxak eta azken egunean akanpaleku eskaintza, herri bazkaria eta kontzertuetarako sarrera.
Sarrerak datorren astelehenetik aurrera izango dira salgai apirilaren 5a arte. Aurrez erosita 15 €ko salneurria izango dute eta bertan erosi ezkero 18 €koa.
Herrietan salgai diren paperezko bonoak, martxaren 1. egunean, Amaiurren, eskumuturreko batengatik aldatuko dira eta egun guztietan zehar eskumuturrean jantzia eraman behar da, honela paperezko bonoa galtzeko edo apurtzeko aukerak ekidingo ditugu. Berdina egingo dugu kontzertutarako sarrerekin. Hauek azken egunean Garaziko filtroan edo sarrerak erosteko tiketeran eskuratzeko aukera egongo da.
Euskal Herri guztitik autobusak antolatu dira, kasu gehienetan bonoarekin batera saltzen da autobuseko sarrera. Hori norberaren herritik kudeatzen da.
c) Akanpalekua izango da Donibane Garazin ere. Martxako bonoa dutenek izango dute bertan lo egiteko aukera eta motxilak gordetzeko kontsigna izango da.
d) Oinetakoak eta arropa egokia eraman bidean arazorik ez izateko.
e) Edarontzi berrerabilgarriak erabiliko ditugu Gazte Martxan ere. Tiketeretan eskuratu ahalko dira eta norberak berea gorde beharko du.
f) Azoka herritarra. Gazteriak eta herri mugimenduak sortzen duena erakustea da azoka honen helburua. Beraz, deialdia egiten diegu eragile herritarrei azoka horretan parte hartzera. Horretarako webgunean sartu behar dira.