Jarki:’ Nuestro objetivo es conformar de una manera constructiva la nueva alternativa política’

[Eusk/Cast] Entrevistamos a Jarki, organización independentista y socialista vasca, que dio sus primeros pasos públicos hace unos meses

Publicidad

Hace unos meses, previamente al Gudari Eguna, aparecieron por numerosos pueblos de Euskal Herria carteles de una organización que hasta el momento practicamente nadie conocía. Fueron los primeros pasos de Jarki, los cuáles continuaron después con la celebración de su primera convocatoria pública: una manifestación en Durango el 6 de diciembre.

Durante estos meses no son pocas las personas en Euskal Herria que se han preguntado quienes son y cuál es su ideario y su propuesta. Desde La Haine hemos podido mantener una extensa entrevista sobre esta y otras cuestiones con esta nueva organización.

Os dejamos con ella, en euskara y en castellano:

[Euskara]

Noiz eta nola sortu zen JARKI eta zeintzuk dira zuen helburuak antolakunde politiko bezala?

 JARKI 2017ko martxoaren 18an sortu zen. Behin bere oinarri ideologikoak finkatuta, antolakundeak lehenengo bi urteak saretzen eta egituratzen eman zituen, batik bat. Honekin batera, JARKI, etorkizunean jorratuko zituen dinamikak identifikatzen, definitzen eta eztabaidatzen egon zen, aurreko urtean publiko egiteko erabakia hartu zuelarik. JARKI antolakundearen helburu estrategiko maximoak honako hauek dira:

-Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera, Nafarroa Garaia eta Zuberoa barnebiltzen dituen estatu independiente eta sozialistaren eraikuntza.

-Euskal langileriaren boterean, klase gatazkaren gainditzean eta produkzio baliabideen sozializazioan oinarrituriko gizartearen eraikuntza.

-Emakume langileon zapalkuntza forma guztien gainditzea.

-Euskal Herriaren birbatzea.

-Euskal Herriaren berreuskalduntzea.

  Zeintzuk dira zuen ekintzarako ardatzak, Euskal Herriarentzako independentzia eta sozialismoaz haratago?

 Helburu estrategiko maximoak erdiesteko eta egungo testuinguruari so eginez, honako ezaugarriei erantzun behar diren praktika politikoa garatu nahi du JARKI-k:

-Normalizazio prozesuaren baitan ematen ari den desmobilizazioa eta desaktibazioa iraultzea.

-Prozesu iraultzailearen aktibazioa sustatzea.

-Desideologizazioari aurre eginez, Euskal Herriko langile klaseak kontzientzia hartzea.

-Borrokaren zergatiak, beharra eta zilegitasuna aldarrikatzea.

-Diskurtso politiko koherente bat markatu eta garatzea.

-Sektarismotik aldenduz, Euskal Herri Langilea gorpuztu eta borrokara engaiatzea.

-Borroka esparruak luzetarako perspektiba eta planifikazio baten baitan landuz, perspektiba estrategikopeko lan ildo bilakatzea.

-Etorkizunean alternatiba iraultzailearen gorpuztea ahalbidetuko duen erreferentearen eraikuntza.

Horretarako, JARKI antolakunde iraultzaileak sei lan-esparrutan kokatzen du bere egitekoa:

-Autodeterminazioa eta klase eraikuntza nazionala.

-Langile sektoreen antolakuntza.

-Alternatiba iraultzailearen proiektu politikoaren defentsa.

-Herri mugimenduaren sustapena.

-Etsaiaren errepresioa eta zapalkuntzaren aurrean eman beharreko erantzuna.

-Alternatiba iraultzailea eraikitzeko bidean gainerako eragileekiko harremanak.

 Hau guztia izaera integraleko alternatiba iraultzaile baten gorpuztea ahalbidetuko duten baldintzak sortzera doa bideratuta.

  Zeintzuk izan dira zuen lehenengo ekintza eta deialdiak?

 JARKI-ren lehenengo kanpaina komunikatiboa 2019ko Gudari Egunaren harira burutu zen, aurreko urteko abuztuaren 1ean izan zuelarik hasiera. Kanpaina honen bitartez, antolakundeak bere lehenengo pauso publikoak eman zituen. Gudari eguna bezalako dataren hautapena ez zen ausazko kontua izan, izan ere, antolakundearen printzipioak eta egikaria hobekien barnebiltzen dituen data dela ulertzen dugu, bere sinbologia, borroka eta konpromisoaren irudiak suposatzen duenarengatik. Asmo horrekin, antolakundeak bi hilabetetan zehar luzatu zen lanketa ideologikoa burutu zuen Gudari Egunaren harira, irailaren bukaeran ekitaldi politiko pribatu bat antolatu zuelarik.

Honekin batera, JARKI-k bere lehenengo manifestazio publikoa egin zuen abenduaren 6an, Durangon, Espainiako konstituzioaren aurka. Manifestazio hau, jende kopuru apala bildu arren, pauso kualitatibo bat izan zen gure iritziz, inolako erreferentzialtasun eta ibilbiderik gabeko antolakundea izanda, manifestazioak hitzetatik haratago ekintzetara igarotzea suposatzen zuen heinean. Hala ere, antolakundea panorama politikoan oraindik lekua hartzeko prozesuan murgilduta dagoela jakitun izanda, 2020ko urte hasieran, JARKI-k sozializazio kanpaina bat jarri zuen martxan, hau kalean parametro komunikatiboetan garatzeaz gain, presentzia duen eskualde ezberdinetan aurkezpen pribatuak burutuz. Bukatzeko, antolakundeak martxoaren 8aren harira kanpaina komunikatiboa egin du Euskal Herrian zehar, emakume langilearen egunaren klase izaera azpimarratzeko asmoarekin.

  Euskal Herriko zazpi herrialdeetan duzue presentzia?

 Ez. Une honetan, antolakundeak Euskal Herriko bost herrialdeetan du presentzia, momentuz Ipar Euskal Herrian bere gaitasuna oso apala delarik. Hala ere, kontuan hartu behar da antolakundea oraindik ere egituratze eta hedatze fasean dagoela eta izaera nazionaleko antolakundea izatea duela helburu.

  Zer irakurketa egiten duzue ENAMen historiaren eta ETAren borroka armatuaren amaierara eraman zuen prozesuaren inguruan?

 JARKI sortu berria den antolakundea izanda eta Ezker Abertzalearen parte ez denez gero, ez dagokio irakurketa hori egitea. Hau egitea erasaten dien eragileei eta, batez ere, bere oinarri sozialari dagokie, gogoan edukiz betiere, antolakunde politikoek herriarekiko erantzukizun bat dutela eta herriari dagokiola azken finean epaitzea. Honekin lotuta, kontziente izan behar gara fase politiko bat itxi dela eta herri langileari dagokiola zabaldu beharreko fase politiko berria parametro iraultzaileetan ematea, ataka horretan kokatzen duelarik JARKI-k bere sorrera.

  ETAren disolbatzearekin amaitu zen prozesuarekin batera, Ezker Abertzaleak “Zutik Euskal Herria” dokumentuan islatu zen aldaketa estrategikoa burutu zuen, 10 urte beteko dituena orain. Zein iritzi duzue aldaketa estrategiko horri eta Sortu alderdiaren eta EH Bildu koalizioaren jardun politikoari dagokienez?

 Aurreko galderarekin jarraituz, JARKI aldaketa estrategiko hura Euskal Herriko testuinguru politikoan sorrarazitako hutsuneen harira sortu dela deritzogu. Izan ere, hutsune hauei parametro iraultzaileetan erantzun behar zaiola uste dugu. Aurreko konfrontazio zikloko aktore nagusia zen Ezker Abertzalea gaur egun parametro iraultzaileetan agortuta dagoela pentsatzen baitugu, ildo instituzionalean era integralean murgildu delarik. Hala ere, kritiketatik haratago, garbi daukagu Euskal Herri Langilearen gaur egungo etsai nagusiak espainiar eta frantziar estatu burgesak eta euskal burgesia direla. Hori dela eta, ez gara tematuko Ezker Abertzalea zein gure espektro poltikoa partekatzen duten gainerako taldeekiko talkan edota norgehiagokan, gure helburua herri langilearen interesei erantzungo dien alternatiba politiko berria era eraikitzailean osatzea baita.

  Zeintzuk dira zuen jarrera eta proposamenak euskal preso politikoek bizi duten egoeraren aurrean?

 JARKI-ren helburuen artean kokatzen da amnistia, herri honen askatasuna ezin delako Euskal Herriaren alde borrokatu izan duten militante barik eraiki. Amnistia presoen askatasunaz haratago doan aldarrikapen politikoa eta izaera estrategikoko kontzeptua da, baloreen aldaketan kokatzen dena. Izan ere, gizartearen balore aldaketa erradikal bezala ulertzen dugu, non askatasunaren alde borrokatu izan duten militanteen hautuaren zilegitasuna onartua izango den, bere momentuan hartutako bidea herriaren kontzientzian zilegi bihurtzerakoan soilik erdietsiko baita amnistia. Hori dela eta, presoen aldeko borroka proiektu integral eta estrategia orokor baten baitan eman daiteke bakarrik. Horrenbestez, eta auzia behar bezala jorratzeko, une honetan antolakundea preso politikoaren figuraren inguruko barne-eztabaida burutzen ari da, etorkizunean bere jarduna zehaztu eta finkatze aldera, betiere argi izanda, herri langilea izango dela amnistia erdietsiko duena instituzio burgesetatik haratago.

  Planteatzen duzue epe ertain edo luzean instituzioetan era apurtzaile batean parte hartzea edo guztiz alboratzen duzuen bidea da?

 Alternatiba iraultzailearen eraikuntza prozesuaren lehen hastapen hauetan, parte hartze instituzionala egin daitekeen akatsik handiena da. Gaur egun egin beharreko azken gauza instituzio burgesetan parte hartze normalizatua izatea da. Izan ere, sortu behar den erreferentea marko burgesetatik kanpo egon behar da, hauekin apurtu behar duelarik. Era berean, JARKI-k hurrengo 10-15 urtetarako alternatiba iraultzailea eraikitzeko bideorria finkatuta dauka, bertan parlamentarismoa jaso gabe dagoelarik. Honek ez du esan nahi etorkizun batean eta militantziak horrela erabakiko balu, apurketa parametroetako parte hartze instituzionalari atea ixten diogunik, hau aurrera eraman beharreko borroka esparru ezberdin bat gehiago bezala ulertzen baitugu. Baina argi eduki behar dugu, antolakundeak ez duela inoiz posizio politikoa finkatuko, kritika hutsean oinarrituz eta hauei alternatiba bat eskaini gabe.

  Azken urteetan zenbait antolakunde sortu dira Ezker Abertzaletik kanpo. Uste duzue posible litzatekeela beste taldeekin hartu-emana edukitzea epe ertain edo luzean?

 JARKI prest dago beti mundu guztiarekin hitz egiteko, gardentasuna eta zintzotasuna oinarri. Honekin batera, erabateko prestutasuna daukagu aurretik aipatutako helburu estrategikoak partekatzen dituzten eragileekin izaera estrategikoko aliantzak adosteko. Era berean, maila taktikoko elkarlana aurrera eramateko prest gaude beste antolakundeekin, era zintzoan finkatutako akordio eta dinamika konkretuei dagokienez, hauek errespetatzen diren bitartean. Argi izanda, azken hauek batasunari lagundu behar diotela eta Euskal Herri Langilearen hobebeharrez gauzatu behar direla.

  Langile mugimenduak Euskal Herrian historikoki indar handia eduki du. Zer egoeratan ikusten duzue gaur egun?

 Euskal Herri Langilea era objektiboan existitzen da, hau Euskal Herriko langileez osatuta dagoelarik. Euskal Herri Langilea, subjektu gisa eratu gabe, bere lan-indarra saltzera behartuta dagoenez gero eta pairatzen duen esplotazio eta zapalkuntza dela eta, iraultza antolatzeko potentzialtasun osoa duten langileez dago osatuta. Gauzak horrela, aurrera eraman beharreko prozesu iraultzailea, Euskal Herrian bere lan-indarra saldu eta askapen nazional eta sozialaren alde antolatzen diren langileek burutu behar dute. Hori dela eta, une honetan Euskal Herri mailan langile klaseak pairatzen duen desideologizazio, desmobilizazio eta kontzientzia falta dela eta, ez dugu uste subjektua existitzen denik, nahiz eta hau eratzeko baldintzak dauden.

  Azkenaldian indarra hartu duen beste mugimendu bat mugimendu feminista izan da, heterogeneoa dena eta sektore eta diskurtso ezberdinak dituena. Zein da zuen planteamendua emakume langilearen zapalkuntzaren aurrean?

 Gizarte kapitalistak bere egin du emakumeen eta gizonen arteko zapalkuntza harremana areagotzen duen sexu-genero gatazka. Kapitalak emakume langilea eremu produktiboan esplotatzen du, soldatapeko langilea den heinean. Horrez gain, kapitalismoarentzat ezinbesteko baldintza da lan-indarra salduko duen langile klasearen presentzia eta berreskurapena bermatzea, hauek produkzio prozesuan parte hartzeko eta esplotazioaren bitartez gainbalioa erauzteko, eta soilik emakume langileak berma dezake klase gizartea bera mantenduko duen lan-indarraren birprodukzioa. Hori dela eta, argi eduki behar dugu emakume langilearen zapalkuntzaren iturria kapitalismoa dela eta afera hau ez dela sexuen arteko gatazkan kokatu behar klase borrokaren baitan baizik. Beraz, borroka feminista ezin dugu era isolatuan jorratu, beharrezkoa baita klase ikuspuntuarekin uztartzea.

Hala ere, gaur egun, feminismo burgesaren diskurtso hegemonikoak, egungo gizarte garatu eta aurrerakoian sexuen artean behar besteko parekidetasun maila lor daitekeela sinetsarazi du. Horren eraginez, emakumearen askapena gizarte kapitalistaren baitan lortuko denaren ustea nagusitu da, kapitalak eta instituzioek borroka feminista instrumentalizatu dutelarik. Honen emaitza emakume guztien arteko batasuna lehenestea izan da, klaseen arteko ezberdintasunak alde batera utziz. Hortaz, argi dugu Euskal Herriko langile klasetik soilik lortuko dela egoera iraultzea.

  Estatu espainiarrean, azken urteetan estatu osoaren mailan errepresioa eta eskubideen eta askatasunaren murrizketak areagotzea eman da, eskuin muturreko taldeen gorakadarekin batera. Nola analizatzen duzue egoera hau?

 Euskal Herriak espainiar estatuaren aldetik urte luzez atxiloketak, torturak, erailketak, espetxeratzeak, ilegalizazioak, etab. pairatu dituenez gero, ez dugu uste errepresioa areagotu denik. Aitzitik, azken honen jazarpen formak egungo Euskal Herriaren errealitatera moldatu baino ez dira egin. Hori dela eta, estatuak oraindik ere biolentziaren monopolioa mantentzen du bere interesak defendatzerako orduan, honetara jotzeko inolako arazorik ez duelarik.

Eskuin muturreko taldeei dagokienez, kontuan hartu behar dugu espainiarren menpeko Euskal Herriaren zatia EAJ-PNV bezalako alderdi batek gobernatzen duela. Ikusita hau bertako burgesia eta errejimen frankistaren ondorengoa den espainiar estatuaren interesen babeslea dela, eskuin muturraren gorakadaz hitz egitea, azken honek alde egin ez zuen heinean, sistemako gainerako alderdien zuriketa jarduera bat egitea dela pentsatzen dugu. Izan ere, eskuin muturra eta talde faxistak, kapitalak krisi garaian langile klasearen artean gatazka eta banaketa sorrarazteko baliatzen dituen tresnak dira.

  Eta Euskal Herria zapaltzen duen beste estatuaren inguruan, estatu frantsesa, zer uste duzue honek bizi duen egoera politikoaren inguruan eta nola eragiten du honek Ipar Euskal Herrian?

 Garbi daukagu estatu frantsesak betiko estatu zentralista eta jakobinoa izaten jarraitzen duela, nahiz eta Frantziako betiko eskuinak eta liberalak izaera administratiboko zenbait aldaketa burutu, estatuak jo ta su darrai frantziar oligarkiaren interesak inposatzerako orduan. Gainera, frantziar estatuak kudeatutako Euskal Herriko zatiaren asimilazio kulturala eten beharrean areagotu egin da, estatu jakobinoak lan-indarraren homogeneizazioa eta zirkulazio askea bermatzeko nahiaren baitan.

  Zer irakurketa egiten duzue oraindik irekita dagoen herri katalanaren prozesu independentistaren inguruan?

 Prozesu bakoitzaren ardura herri bakoitzari dagokio. Hala ere, kataluniar prozesua instituzionalismo burgesek ezarritako mugen erakusle da, izan ere, instituzioek prozesuaren zuzendaritza mantentzea lortu dute, indar iraultzaileek hau eurenganatzeko gai izan ez direlarik. Gainera, gaur egun espainiar estatuak “banatu eta garaitu” politikaz baliatzen ari da prozesu independentista zapuztu eta bere elementuen zatiketa eta norgehiagoka sustatzeko, Espainiak ezarritako instituzioetako botere koten truke. Honegatik guztiagatik, une honetan Katalunia impass egoera batean aurkitzen dela uste dugu.

  Maila internazionalean eta geopolitikoan, zein da zuen jarrera inperialismoaren erasoen eta kapitalismoaren hedapen internazionalaren aurrean?

 Ez dugu uste kapitalismoa hedatu denik, Sobietar Batasunaren gainbeheratik munduan hegemonikoa baita hau. Posizionamenduari dagokionez, uste dugu, une honetan inperialismoaren adierazle nagusiena Amerikako Estatu Batuak direla, zeinak nahiz eta hegemonia gainbehera batean aurkitzen diren, gainbehera honi aurre egiteko eta euren boterea mantentzeko estrategia bat ezarri duten, inbasioetan eta eraso ekonomikoetan oinarrituta. Horregatik, internazionalista bezala, inperialismoaren erasoen aurrean kokatzen den edozein eragileren alde agertu behar dela pentsatzen dugu, betiere, eragile hauek herrialde bakoitzeko langile klasearen interesen aurka ez doazen bitartean eta idealizazioetan erori barik, herri bakoitzaren testuingurua aintzakotzat hartuz.

  Zerbait gehiago gehitu nahi al duzue gure irakurleentzat?

 Une honetan, Euskal Herri Langileak ataka historiko batean aurkitzen du bere burua. Ziklo historiko bat itxi da eta gure ardura da Euskal Herrian irekitzen ari den ziklo berria parametro iraultzaileetan garatzea langile klasearen gidaritzapean. Hortaz, iraultza aurrera eraman behar duen subjektu iraultzailea gorpuzteko beharrezkoa da aktibazioa, mobilizazioa eta, batez ere, herri langilearen interesei erantzuten dieten antolakuntza markoetan engaiatzea edo parte hartzea, estrategia eta proiektu politiko amankomun baten pean. Indarrak batuz eta zintzotasunean eta gardentasunean oinarritutako dinamika militantea aurrera eramanez. Herri langilearen alternatiba, honek sortutako botere espazioetatik abiatuta eraiki ahalko baita bakarrik.

___________________________________

[Castellano]

La siguiente entrevista ha sido realizada originalmente en euskera. Es posible que a causa de la traducción se haya podido desvirtuar alguna parte. Por eso, la organización JARKI recalca que el formato que mejor expresa el parecer de la organización es el realizado en euskera.

   Cuándo y cómo se crea JARKI y cuales son vuestros objetivos como organización política?

JARKI se creo en marzo de 2017. Una vez establecidas sus bases ideológicas, la organización dedicó los dos primeros años sobre todo a formar una red y a estructurarse. Al mismo tiempo, JARKI ha estado identificando, definiendo y discutiendo las dinámicas que pretendía abordar en un futuro, tomando la decisión de hacerse publico el año pasado. Los objetivos estratégicos máximos de JARKI son los siguientes:

-La construcción de un Estado Independiente y Socialista que integre a Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Behera, Nafarroa Garaia y Zuberoa.

-La construcción de una sociedad basada en el poder de la clase trabajadora vasca, en la superación de la lucha de clases y en la socialización de los medios de producción.

-Superar toda opresión contra las mujeres trabajadoras.

-Reunificación de Euskal Herria.

-Re-euskaldunización de Euskal Herria.

 ¿Cuáles son vuestros ejes de actuación, más allá de la lucha por la independencia y el socialismo para Euskal Herria?

Para alcanzar los objetivos estratégicos máximos y teniendo en cuenta el contexto actual, JARKI quiere desarrollar una práctica política que cumpla las siguientes características:

-Invertir la situación de desmovilización y desactivación que se está dando enmarcada en el proceso de normalización.

-Impulsar la activación del proceso revolucionario.

-Promover la toma de conciencia de la clase trabajadora de Euskal Herria, haciendo frente a la desideologización.

-Reivindicar el porque , la necesidad y legitimidad de la lucha.

-Desarrollar un discurso político coherente.

-Organizar al Pueblo Trabajador Vasco, alejándose de todo sectarismo, y comprometerlo con la lucha.

-Convertir los ámbitos de lucha en lineas de trabajo bajo una perspectiva estratégica, desarrollándolos, asimismo, de una manera planificada y con perspectiva a largo plazo.

-Vertebrar un referente que posibilite en un futuro la conformación de la alternativa revolucionaria.

Para ello, la organización revolucionaria JARKI divide en seis ámbitos de actuación su labor:

-Autodeterminación y construcción nacional de clase.

-Organización de la clase trabajadora.

-Defensa del proyecto político de la alternativa de revolucionaria.

-Promover el movimiento popular.

-Responder a la represión y opresión ejercida por el enemigo.

-Establecer relaciones con los demás actores con el fin de construir la alternativa revolucionaria.

Todo esto va encaminado a crear las condiciones que posibiliten la construcción de una alternativa revolucionaria de carácter integral.

  ¿Cuáles han sido vuestras primeras acciones y convocatorias?

 La primera campaña comunicativa de JARKI se llevó a cabo entorno al Gudari Eguna del 2019, dando comienzo el día 1 de agosto del pasado año. A través de esta campaña, la organización dio sus primeros pasos públicos. La elección de una fecha como el Gudari Eguna no fue casual, puesto que entendemos que es la fecha que mejor engloba los principios de la organización, debido a su simbología en cuanto a lucha y compromiso. Con ese propósito, la organización desarrollo una labor ideológica entorno al Gudari Eguna que se prolongó durante dos meses, que culmino con la organización de un acto político privado a finales de septiembre.

Junto con esto, JARKI realizó su primera manifestación pública en Durango el pasado 6 de diciembre en contra de la constitución española. Dicha manifestación, aun siendo humilde en cuanto a cantidad, supuso en nuestra opinion un paso cualitativo al ser la nuestra una organización que no tenía ninguna referencialidad ni trayectoria, en la medida en que la manifestación supuso pasar de las palabras a los hechos. Aun así, siendo conscientes de que la organización todavía está inmersa en un proceso para emplazarse en el panorama político, a principios de 2020 JARKI puso en marcha una campaña de socialización, llevando a cabo presentaciones privadas en las comarcas donde tiene presencia, además de desarrollarse en parámetros comunicativos a pie de calle. Para terminar, la organización ha realizado una campaña comunicativa entorno al 8 de marzo a lo largo de Euskal Herria, con la intención de subrayar la condición de clase del día de la mujer trabajadora.

  ¿Estáis presentes en los siete herrialdes de Euskal Herria?

 No. En estos momentos, la organización tiene presencia en cinco de los siete herrialdes, siendo de su capacidad limitada en ipar Euskal Herria. Sin embargo, hay que tener en cuenta que la organización todavía está en una fase de estructuración y de expansión, y que aspira claramente a ser una organización de carácter nacional.

  ¿Que lectura hacéis de la historia del MLNV y sobre el proceso que llevó al fin de la lucha armada de ETA?

 Al ser JARKI una organización de reciente creación que no es parte de la Izquierda Abertzale, no le corresponde hacer esa lectura. Esta labor le corresponde a la propia Izquierda Abertzale y, sobre todo, a su base social, teniendo siempre presente, que las organizaciones políticas responden ante el pueblo y que, en última instancia, es a este a quien le corresponde juzgar. Unido a esto, tenemos que ser conscientes de que se ha cerrado una fase política y que es el pueblo trabajador quien debe abrir una nueva fase política en parámetros revolucionarios, siendo precisamente hay donde sitúa JARKI su aparición.

  A la par del proceso que terminó con la disolución de ETA, la Izquierda Abertzale realizó un cambio de estrategia que se plasmó en el documento “Zutik Euskal Herria” del cuál ahora se cumplen 10 años. ¿Que opinión os merece ese cambio de estrategia y la actividad política del partido Sortu y la coalición EH Bildu?

 Siguiendo con la pregunta anterior, la creación de JARKI se enmarca en las carencias que han surgido en el contexto político de Euskal Herria, derivadas de aquel cambio de estrategia. De hecho, creemos que ha de responderse a dichas carencias en parámetros revolucionarios. Ya que opinamos que el actor principal del ciclo de confrontación anterior, la Izquierda Abertzale, hoy en día está agotada en parámetros revolucionarios, habiéndose sumido completamente en la vía institucional. Aun así, más allá de las criticas, tenemos claro que los enemigos principales del Pueblo Trabajador Vasco son la burguesía vasca y los estados burgueses español y francés. Por lo tanto, no nos empecinaremos en el choque o la confrontación con la Izquierda Abertzale, o con los demás grupos que comparten nuestro espectro político. Ya que, nuestro objetivo es conformar de una manera constructiva la nueva alternativa política que debe responder a los intereses del pueblo trabajador.

 ¿Cuál es vuestra postura y propuestas sobre la situación que atraviesan los presos políticos vascos?

 La amnistía se sitúa entre los objetivos de JARKI, dado que no se puede construir la libertad de este pueblo sin los militantes que han luchado a favor de Euskal Herria. Hemos de tener presente que la amnistía es una reivindicación política y un concepto de carácter estratégico que va más allá de la libertad de los presos, la cual se sitúa en un cambio de valores. De hecho, entendemos la amnistia como un cambio radical de valores en la sociedad, donde aquellos que emprendieron el camino de la lucha ven reconocida la legitimidad de sus actos, porque solo se logrará la amnistía cuando el camino escogido en su momento se convierta en legítimo a los ojos del pueblo. Por lo tanto, la lucha por los presos solo se puede dar dentro de un proyecto integral y de una estrategia general. Por consiguiente, y para trabajar la cuestión como es debido, en este momento la organización está llevando a cabo una discusión interna entorno a la figura del preso político, con el fin de concretar y establecer su linea de trabajo en un futuro, teniendo claro siempre, que será el pueblo trabajador unicamente quien logrará la amnistía más allá de las instituciones burguesas.

  ¿Os planteáis a medio o largo plazo una participación en las instituciones de una forma rupturista o es una vía que descartáis por completo?

 Siendo estos los primeros pasos en el proceso de construcción de la alternativa revolucionaria, tomar parte en las instituciones es el mayor error que se puede cometer. La última cosa que hay que hacer a día de hoy es tener una participación normalizada en las instituciones burguesas. De hecho, el referente que hay que crear tiene que estar fuera de los marcos burgueses, teniendo que romper con estos. Del mismo modo, JARKI tiene establecida una hoja de ruta de cara a conformar la alternativa revolucionaria en los próximos 10-15 años, en la cual no está recogido el parlamentarismo. Esto no quiere decir que en un futuro, y si la militancia así lo decidiese, le cerremos las puertas a la participación institucional en parámetros rupturistas, porque entendemos esta como otro ámbito de lucha más a desarrollar. Pero tenemos que tener claro, que la organización nunca tomará una posición política basándose en la mera crítica y sin ofrecer alternativas.

 En los últimos años han ido surgiendo una serie de organizaciones al margen de la Izquierda Abertzale. ¿Creéis posible una confluencia con otros grupos a medio o largo plazo?

 JARKI siempre está dispuesto a hablar con todo el mundo, teniendo siempre como base la transparencia y la sinceridad. Unido a esto, tenemos plena predisposición para entablar alianzas de carácter estratégico con los actores que compartan los objetivos estratégicos mencionados anteriormente. Del mismo modo, estamos dispuestos a colaborar a nivel táctico con otras organizaciones, siempre y cuando se respeten los acuerdos y dinámicas concretas establecidas de manera sincera. Teniendo siempre presente, que estos últimos tienen que contribuir a la unidad y llevarse a cabo en interés del Pueblo Trabajador Vasco.

 El movimiento obrero en Euskal Herria ha tenido, históricamente, mucha fuerza. ¿En que situación lo veis a día de hoy?

El Pueblo Trabajador Vasco existe objetivamente, el cual está compuesto por los trabajadores de Euskal Herria. El Pueblo Trabajador Vasco, dado que está obligado a vender su fuerza de trabajo y a causa de la explotación y opresión que padece, aun sin conformarse como sujeto, está compuesto por trabajadores los cuales tienen la potencialidad para organizar la revolución. Es por eso, que el proceso revolucionario que ha de desarrollar, lo tienen que llevar a cabo los trabajadores de Euskal Herria que venden su fuerza de trabajo y se organizan a favor de la libertad nacional y social. Por lo tanto, en estos momentos, aunque haya condiciones para crearlo, a causa de la desideologización, desmovilización y la falta de conciencia que padece la clase trabajadora a nivel de Euskal Herria, no creemos que el sujeto exista.

 Otro movimiento que ha tomado mucha fuerza en los últimos tiempos es el movimiento feminista, que es heterogéneo y con distintos sectores y discursos. ¿Cuál es vuestro planteamiento en cuanto a la lucha contra la opresión de la mujer trabajadora se refiere?

 La sociedad capitalista se ha apropiado del conflicto sexo-genero, que aumenta la relación de opresión entre las mujeres y hombres. El capital explota a la mujer trabajadora en el ámbito productivo, en la medida en la que es una trabajadora asalariada. Además de eso, para el capitalismo es imprescindible garantizar la recuperación de la clase trabajadora que venderá su fuerza de trabajo en un futuro, para que estos participen en el proceso de producción y así extraer la plusvalía a través de su explotación, y solo la mujer trabajadora puede garantizar la reproducción de la fuerza de trabajo que mantendrá la sociedad de clases. Por lo tanto, tenemos que tener claro que el origen de la opresión de la mujer trabajadora es el capitalismo y que esta cuestión no se debe entender como un conflicto entre sexos, sino dentro de la lucha de clases. Así pues, no podemos plantear la lucha feminista de una manera aislada, es necesario abordarla desde una perspectiva de clase.

Sin embargo, hoy en día el discurso hegemónico del feminismo burgués, ha hecho creer que en la sociedad desarrollada y progresista actual es posible lograr un nivel real de igualdad entre hombres y mujeres. A raíz de eso, se ha extendido la falsa creencia de que la mujer puede ser libre dentro del capitalismo, habiendo sido la lucha feminista instrumentalizada por el capital y las instituciones. Como resultado, se ha antepuesto la unidad entre todas las mujeres, obviando las diferencias de clase. Por lo tanto, tenemos claro que solo conseguiremos invertir dicha situación desde la clase trabajadora de Euskal Herria.

 En el Estado español, los últimos años han traído un aumento a nivel de todo el estado de la represión y el recorte de derechos y libertades, así cómo del auge de grupos de ultra-derecha: ¿Cómo analizáis esta situación?

 Al haber padecido en Euskal Herria por parte del estado durante años detenciones, torturas, asesinatos, encarcelamientos, ilegalizaciones, etc. No creemos que la represión haya aumentado. Al contrario, las formas de represión del estado no han hecho sino amoldarse a la realidad actual de Euskal Herria. Es por eso, que el estado todavía sigue manteniendo el monopolio de la violencia a la hora de defender sus intereses, no teniendo ningún problema a la hora de recurrir a la misma.

Respecto a los grupos de extrema derecha, siendo la parte administrada por el estado español de Euskal Herria un ente gobernado por un partido como el PNV, que no es sino garante de los intereses de la burguesía local y el estado español continuador del régimen franquista, consideramos que hablar del auge de la extrema derecha, cuando esta nunca se fue, es hacer un ejercicio de blanqueamiento de los demás partidos del sistema. Pues la extrema derecha y los grupos fascistas son las herramientas que utiliza el capital para generar confrontación entre la clase trabajadora en épocas de crisis.

  Y sobre el otro Estado que oprime a Euskal Herria, el Estado francés. ¿Que opináis del momento político que atraviesa y de cómo esto influye en Ipar Euskal Herria?

 Tenemos claro que el estado francés sigue siendo el estado centralista y jacobino de siempre, independientemente de los cambios de carácter administrativo llevados a cabo por la derecha tradicional francesa y los liberales. El estado francés continua imponiendo a sangre y fuego intereses de la oligarquía francesa. Además, la asimilación cultural de la parte de Euskal Herria administrada por el estado francés lejos de cesar se ha incrementado, enmarcada en el deseo del estado jacobino de homogeneizar la fuerza de trabajo y garantizar su libre circulación.

  ¿Que lectura hacéis del todavía abierto proceso independentista del pueblo catalán?

 Cada pueblo es responsable de su proceso. Sin embargo, el proceso catalán es ejemplo de las limitaciones que impone el institucionalismo burgués, ya que las instituciones han conseguido mantener la dirección del proceso, mientras que las fuerzas revolucionarias no han sido capaces de llevarlo a sus parametros. Además, el estado español esta empleando la política de “divide y vencerás” para arruinar el proceso independentista e impulsar la división y disputa entre sus elementos, a cambio de cotas de poder en las instituciones fijadas por el estado español. Por todo esto, creemos que en este momento Cataluña se encuentra en una situación de impass.

  A nivel internacional y geopolítico, ¿cuál es vuestro posicionamiento ante las agresiones del imperialismo y la expansión internacional del capitalismo?

 No creemos que el capitalismo se haya expandido, dado el capital es hegemónico desde el desmoronamiento de la Unión Soviética. En lo que respecta al posicionamiento, creemos que el mayor exponente del imperialismo actual son los Estados Unidos, los cuales, al encontrarse en una fase de declive hegemónico, han adoptado una estrategia para mantener su poder mediante el uso de invasiones y agresiones económicas. Por ello, entendemos que como internacionalistas debemos posicionarnos a favor de todo actor que haga frente a estas agresiones, siempre y cuando no vayan en contra de los intereses de clase trabajadora de cada país, sin caer en idealizaciones y teniendo en cuenta la coyuntura de cada pueblo.

  ¿Algo más que queráis añadir para nuestros lectores?

 A día de hoy, Euskal Herria se encuentra en un punto de inflexión. Se ha cerrado un ciclo político y es nuestro deber que la fase que se está abriendo en Euskal Herria se desarrolle en parámetros revolucionarios, bajo el liderazgo de la clase trabajadora. Por lo tanto, con el fin de vertebrar el sujeto revolucionario que llevará a cabo la revolución, es necesario activarse, movilizarse y, sobre todo, comprometerse o participar en los marcos de organización que respondan a los intereses del pueblo trabajador, dentro de una estrategia y un proyecto político común, uniendo fuerzas y llevando a cabo una dinámica militante que se base en la sinceridad y la transparencia. Porque la alternativa del pueblo trabajador, solo se podrá construir desde los espacios de poder que este haya creado.

 @Boro_LH

También podría gustarte

Los comentarios están cerrados.

This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish. Accept Read More