¿Hauteskunde aurreratze Nafarroan?

¿HAUTESKUNDE AURRERATZE NAFARROAN?

Joan den hilean, Interneteko aldizkari digital batean Nafarroako Parlamentuko Hauteskunde aurreratzearen albistea agertu zen eta zurrumurrua ahoz aho eta «Diario de Noticias»en bidez lau haizeetara hedatzen hasia da.

Idazki honetan berri horri aztertzeari ekingo diogu, bere ustezko sinesgarritasun eta bideragarritasun egiaztatu nahian eta hauteskunde aurreratze honek zer nolako eragina izango duen alderdi politikoengan argitzeko asmoz.

1.-«Eskuin nabarristaren» gehiengo oso galtzapena o­ndoren, Sanzek «2009ko Nafarroako Aurrekontuak» baitesteko funtsezko laguntza bila PSNengana jo zuen , ahaleginetan PPengandik urrunduz eta urruntze honek Espainiako hedabidetan oihartzun mediatiko aparta izan zuen ,beren desadostasunak agerian utziz eta barneko targoaren eraginez denontzat ezaguna den o­ndorengo dibortzioa suertatuz.

UPN eta PP elkarrengandik banandu ostean, beren kideko komunikabideak arduratu dira barealdiko zentzazioa hedatzeaz, baina UPNeko kideak oharkabeko zurruburru bati ekin diote berriro bi azpitaldeetan bereiztuz: Alde batetik Botere Bakar aldekoa ( «sektore ofizialista) Sanz eta Barcina ugazabak izanik eta Burubiko Botere aldekoa ( sektore erriberatarra), Alberto Catalan buruzagi gisa; UPNen ohiko batasuna kili-koloz jarriz eta hori dela eta, udaberrian burutzeko den UPNen Batzar Orokorrean ustekabe batzuk gerta daitezke.

Hipotesirik fidagarriena hauxe da: Sanzek Nafarroako Gobernuari uko egin eta Burubiko Boterea ezarri, Alberto Catalán UPNeko buruzagi eta Barcina Nafarroako Gobernuari hautagai gisa izendatuz&nbsp eta UPN-PPen arteko ituna erreformulatu o­ndoren Foru Parlamentuko hauteskunde aurreratze ezagutzera emanez bi xederekin: alde batetik «gehiengo oso» lortu nahian ( aldez aurretiko CDNen hondarren zurgaketa) eta bestalde gainerako alderdi politikoak ustekabean harrapatzeko asmoz.

.2.-PSNek, 2007ko bukaezin eta etsigarri Foru Gogernuko eraketaren prozesua maltzurkeriaz jokatu ostean, ez-ohiko Batzar baten bidez barneko targoa bukatutzat eman zuen (zauri arin batzuk orbandu o­ndoren).Biltzar horretatik alderdi eraberritu bat agertu zen: bere oinarrizko «ideario»ari uko eginez eta Nafarroako eszena politikan epaile gisa geratuz .

Lehenengo batean oposizio zintzo eta eraikigarri eginez ahalegindu zen eta azkenik inolako konplexurik gabe «eskuin nabarristaren» Gobernuko partaide bihurtu eta praktikan «Hiruko Gobernua» eratuz, pausartean beren kideko hedabideetan eta eguneroko jarduera politikoetan NaBairen ekimenak baztertuz&nbsp eta hauteskunde deialdia gauzatzerakoan, bere politika pragmatika horri eutsiko lioke esetsaldiaren arbitroa moduan jarraitzeko asmoz.

3- «Nafarroa Bai»ren agerpenak «aldaketa aurrerakoi»ren ilusioa Nafarroako eszena politikoan sortarazi zuen , baina PSNen azpijoko horrek aldaketa aurrerakoi»ren aldekoen hautesleengan zapuzketa eragin zituen.

Denboraren poderioz eta oposizioaren gastapenaren eraginez, oinarrizko alderdi politikoen arteko hika-mikak hasi ziren (bereziki Batzarre alderdi horrekin), bere burua NaBairen barnean gaizki kokatuta ikusteagatik eta egoera horrela ikusita, ezin da ukatu Hauteskunde aurreratze deialdia o­ngi letorkiokeela, tirabirak eta desadostasunak ez areagotzeko.

Horretarako, Uxue Barkos buruzagi berri izendatu eta Foru Parlamentuko hautagaien zerrenda gehienbat «independenteez» osatu beharko lukete; aiko-maiko dauden abertzaleak erakartzeko eta gogaideen botoa bermatzeko, «eskuin nabarristaren» gehiengo oso lorpena eragozteko aukera bakarra izanik.

4.- «Ezker Abertzale»aren basamortu jarraipena : BATASUNA legez kanpo utziz, ekinkide garrantzitsuenak atxilotuak izanik eta kemena politikoa eta oihartzun mediatikoa ibilbidean galduz, ETAren Indarkeriaren kontrako adierazpena ez gauzatzeagatik.

Dena den, ETAk burututako azken ekintza o­ndoren (Uriaren eraitea ) Zapatero Gobernuaren haiekiko jarrera hertsagarria areagotuko da : EAE-ANV hauteskundez eta Udalez at utziz; abstentzioaren aldeko apustua egitera behartuz eta Espainiako sistema politikoaren kontraesana legalak agerian utziz.

Laburbilduz, hauteskunde aurreratze honek UPNi etekin o­nuragarriak ekar litzaiokeela o­ndorio daiteke, gehiengo oso lorpena «abstentzio tasa»ren mendeko izanez.

GERMAN GORRAIZ LOPEZ

&nbsp

&nbsp

&nbsp

NOTICIAS ANTICAPITALISTAS