Genevako Durban II gailurraren aurrean

Suitzako Geneva hirian Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Arrazismoaren aurka antolatu duen konferentziak agerian utzi du, beste behin, Israelen benetako izaera. Bazterkerian oinarrituriko Estatua dela entzute berak ere sutan jarri zituen Israelgo ordezkariak eta haien aliatuak.

Israel, AEB, Alemania eta Herbeherak ez ziren Genevan azaldu, Estatu sionistaren aurkako kritika minimorik ere entzuteko prest ez zeuden. Europako Batasuneko
beste kideek ere gela utzi zuten Irango presidente Mahmud Ahmadinejad Israel arrazakerian oinarrituriko estatua dela salatzen hasi behar zenean.

Irango presidenteak gorriak eta bi entzun behar izan ditu Israel estatu arrazista dela esaten ausartu&nbsp delako. Antisemistatzat jo dute. Hitler berria dela ere esan dute sionista batzuk, Mendebaldearen mamua da Iran.

Eta guzti hori Israel estatu arrazista dela esateagatik, Alemaniako naziek judutarren aurka buruturiko jazarpena egun Palestinan sarraskiak etengabe egiteko aitzakia dela salatzeagatik.

Mendebaldeko estatuek beste behin itxurakerian erori dira. Ez dute oztoporik Gazan sarraskia egin dela salatzeko hitz potoloak erabiltzeko. Baina hortik ekintzetara pasatzea beste gauza bat da. Ez dira gai palestinarrek pairatzen duten genozidioa gelditzeko Israeli presio egiteko eta sostengu ekonomikoa ematen jarraitzen dute.

Ezikusiarena egiten dute Israelek palestinarren aurka aurrera daramatzan jarduera
arrazisten aurrean. Ahaztu egiten dute sionismoak -Israelen legediaren oinarrian dagoen ideologia- soilik judutarrentzako izanen den Estatu judutarraren alde egiten duela.

Erlijio horretako&nbsp kideak ez direnak ez dUte eskubide sozial, zibil eta politikorik. Bigarren, hirugarren edo laugarren mailako hiritarrak dira. Sionismoaren ildotik, lurrak lapurtzen dizkiote palestinarrei, eurek olibondoak moztu, Harresiaren atzean espetxeratzen dituzte, … Hots, bazterkerian oinarrituriko jazarpena pairatzen dute palestinarrek israeldarrengandik. Hitz batean, apartheida pairatzen dute palestinarrek.

Genevako konferentzia eman den bitartean, Hegoafrikan hauteskundeak burutu dituzte. Afrikako Kongresu Nazionalaren (ANC) gidaritzapean, Hegoafrikako herritarrek apartheida gainditzea lortu zuten. Borroka horretan, hegoafrikarrek nazioarteko boikotaren laguntza izan zuten. Bazterkerian oinarrituriko eta zuriek zuzenduriko estatu horrekin zeuden harreman politiko, ekonomiko, kultural eta kirol arlokoak apurtu ziren apartheida pairatzen zutenen elkartasun tresna bilakatuz.

Orain ere, palestinarrek boikotaren tresna erabiltzea eskatu diote nazioarteko
eragileei. Hori baita Israelen apartheid arrazistaren aurka egiteko Euskal Herrian eta
beste herrialdetan gure eskuetan dagoen tresna.

&nbsp &nbsp &nbsp &nbsp SIONISMOAREN ADIERAZPEN GUZTIEN AURKA!!!!
&nbsp &nbsp &nbsp &nbsp EUSKAL HERRIAK ISRAELI BOIKOT!!!!!

NOTICIAS ANTICAPITALISTAS