Escrito sobre la represion policial contra el movimiento antiTAV

El día 10 de este mes, hemos podido leer en el “Berria” una noticia impactante: “La ertzaintza ha ordenado que las acciones contra el TAV se tomen como delito de terrorismo”. Lo cierto es que en eso andaba los últimos meses la policía autonómica, pero leerlo en el periódico es para asombrarse.

Según la noticia, la policía autonómica tiene un protocolo escrito en el que las acciones de “sabotaje” contra el TAV serán tomadas como terrorismo y los casos se pasaran a manos de la Audiencia Nacional. Esto lo estamos viendo desde hace tiempo, pero no solo con actos de “sabotaje”, sino con acciones pacificas de desobediencia civil: En Beasain, por cruzar el paso de peatones una y otra vez obstaculizando el trafico; En Zaratamo, por encadenarse una personas; En Bilbo, por una protesta en una exposición de ADIF; En Ordizia, por encadenarse en las maquinas para hacer el túnel; y en la manifestación de Urbina, por entrar de modo pacífico a las obras. Todas las acciones son realmente terroristas, no? Pues todos estos casos se han mandado a Madrid y muchos de estos, ¡ni si quiera allí se han aceptado!

La actitud del PNV es vergonzosa. Ya no es suficiente la falta de información y la imposición, sino que está dispuesto a hacer cualquier cosa para amedrentarnos y callarnos. Y la verdad, asusta leer este tipo de cosas (¡a quien no!), pero no conseguirán callarnos.

Los gobiernos de Gasteiz y Madrid nos han dejado claro que no tienen argumentos para hacer frente a los nuestros. Como no tienen nada que decir, hacen uso de la represión, y mediante estos métodos sí, sin ninguna duda pueden ganarnos en ese terreno. Utilizan en nuestra contra sus policías, medios de comunicación, leyes, jueces y cárceles, porque saben que frente a nuestras palabras no tienen nada que decir.

Desde que empezaron las obras, su objetivo ha sido desviar la discusión; han desviado el discurso del tren queriendo enlazarlo con el problema político que vive Euskal Herria. Para ello han tenido la ayuda de los medios de comunicación, pero que quede claro que a nosotros no van a desviarnos. Nuestro discurso es sobre el tren y el modelo de sociedad, y saben que enlazándolo con el “tema gordo” fácilmente pueden desvirtuarlo todo y hacer sucia demagogia a favor del TAV.

Los cabecillas jeltzales más de una vez han hablado y mostrado su preocupación por el macro sumario 18/98, diciendo que basándose en “todo es ETA” se han metido cosas diferentes en el mismo saco. Ahora ellos están haciendo lo mismo porque les conviene jugar de esa manera. Quieren imponernos la razón de la fuerza por encima de la fuerza de nuestra razón, pero lo dicho, conseguirán amedrentarnos, ¡pero no callarnos!

El PNV ha permitido que muchos de nosotros (tal vez, tu también) algún día seamos considerados “terroristas”. Frente a esto, que lo sepa todo el pueblo, que como hasta ahora, seguiremos difundiendo el “terror” en la sociedad: dando información y protestando. Al fin y al cabo, esto es lo que causa verdadero “terror” a las autoridades políticas: poner en riesgo sus negocios corruptos.

No al TAV!! No a la criminalización!!

Durangoko AHT Gelditu Elkarlana

Aste honetan, hilaren 10ean, “Berria” egunkariaren azalean albiste beldurgarria irakurri dugu: “AHTren kontrako ekintzak terrorismo delitutzat jotzeko agindu du Ertzaintzak”. Egia esan, jakin bagenekien polizia autonomikoa azken hileotan horretan ari zela, baina agindu hori egunkarian idatziz ikustea izutzeko modukoa da.

Albistearen arabera, polizia autonomikoak protokolo bat idatzita dauka, eta AHTren aurka egiten diren “sabotajeak” “terrorismotzat” jo eta kasuak Madrilgo Auzitegi Nazionalera bidaliko ditu. Esan bezala, aspalditxo ikusten ari gara jokaera hori, baina “sabotajeekin” beharrean, desobedientzia zibileko ekintza baketsuekin egin izan dute: Beasainen zebra bide batean oinez atzera-aurrera ibilita trafikoa oztopatzea; Zaratamoko obretan hainbat pertsona elkarri lotzea; Bilbon ADIFen erakusketa batean protesta egitea; Ordizian tunela egiteko makinetara lotzea; eta Urbinako manifestazioan obretara modu baketsuan sartzea. Guzti-guztiak benetako ekintza “terroristak”, ezta? Ba kasu horiek guztiak Madrilera bidali dituzte… eta horietako batzuk hantxe ere ez dituzte o­nartu!

EAJ lotsagarri dabil. Proiektu osoaren informazio eza eta inposaketa nahikoa ez, eta edozer egiteko prest daude gu beldurtzeko eta gu isilarazteko. Eta, egia esan, beldurtu, beldurtzen gara halakoak irakurrita (eta nor ez!), baina isildu, ez, hori ez dute lortuko.

Argi utzi dute hasieratik Gasteizko eta Madrilgo gobernuek eta bertan agintzen duten alderdiek ez daukatela inolako argudiorik guk ematen ditugun arrazoiei aurre egiteko. Beraz, hitz egiteko ezer ez daukatenez, errepresioa erabiltzea erabaki dute, horretan bai, horretan zalantzarik gabe garaitu egingo gaituzte eta. Euren poliziak, komunikabideak, legeak, epaileak eta kartzelak gure kontra erabiltzen dituzte, badakitelako gure hitzen aurrean ez daukatela zer esanik.

Obrak hasi zituztenetik, euren helburua eztabaida desbideratzea izan da; trenaren inguruko eztabaidari muzin egin diote, eta Euskal Herrian bizi dugun gatazka politikoarekin lotu nahi izan dute, guztia nahasteko. Horretan, komunikabideen laguntza daukate, baina jakin dezatela gu ez gaituztela horrantz eramango. Gure eztabaida trenaren eta gizarte ereduaren ingurukoa da, hala ere, badakite “gai potoloarekin” lotuz gero erraz desitxuratuko dutela dena eta demagogia zikina egin ahal izango dutela trenaren alde.

18/98 makrosumarioaren aurka hitz egin dute buruzagi jeltzaleek inoiz, “guztia ETA da” teorian oinarrituta gauza desberdinak zaku berean sartu izan direlako kexatzen. Orain, eurak gauza berbera egiten ari dira, horrela jokatzea komeni zaielako. Euren indarraren arrazoia inposatu nahi digute gure arrazoiaren indarraren gainetik, baina, esan bezala, beldurtu, beldurtuko gaituzte, baina isilarazi, inoiz ez!

EAJk bidea ireki du gutako asko (zu zeu ere, beharbada) egunen batean “terroristatzat” har gaitzaten. Horren aurrean, jakin dezatela herritar guztiek, guk, orain arte bezala, gizartean “terrorea” zabaltzen jarraituko dugula: informazioa ematen eta protesta egiten. Izan ere, horrek eragiten die benetako “terrorea” agintari politikoei: euren negozio ustelak kolokan ikusteak.

AHTrik EZ! KRIMINALIZAZIORIK EZ!

NOTICIAS ANTICAPITALISTAS