Donostia: Primera sentencia firme de nulidad del Índice de Referencia de Préstamos Hipotecarios (IRPH)

Donostia – San Sebastián, 19-1-2016

Recientemente se ha conocido que el Juzgado de lo Mercantil Nº3 de Valencia dictó con fecha 18 de noviembre de 2015 una sentencia de nulidad de IRPH que, al no ser recurrida por ninguna de las partes, se ha convertido en la primera sentencia firme de nulidad de IRPH por abusivo.

La plataforma IRPH Stop Gipuzkoa ha tenido acceso a la sentencia (que se encuentra ya disponible en su página web) y ha podido comprobar que el juzgado valenciano basa su fallo en los argumentos recogidos por la primera sentencia de nulidad de todo el estado, que fue conseguida por los abogados de esta plataforma en Donostia el 7 de mayo de 2014. La sentencia de Valencia copia partes literales del fallo dictado en Donostia, afirma sin ambages que el IRPH «es influenciable» y lo declara nulo por abusivo.

Esta sentencia se suma a las más de 40 ya dictadas anteriormente por los Juzgados de lo Mercantil de Donostia, Guadalajara, Barcelona y Vitoria-Gasteiz, y son ya al menos seis los juzgadores que encuentran abusivo el índice IRPH. Todos ellos vienen a avalar la doctrina iniciada en Donostia por el Magistrado Edmundo Rodríguez Achútegui, que firmó más de treinta sentencias de nulidad de IRPH.

Lo realmente destacable es que estas sentencias están llegando después de que la Audiencia Provincial de Gipuzkoa haya revocado todas las sentencias de nulidad dictadas por el Juzgado de lo Mercantil de Donostia. Se evidencia así que los Juzgados de lo Mercantil de todo el estado se enfrentan abiertamente a la Audiencia guipuzcoana, pues siguen dictando nulidades de IRPH basadas en sentencias que la Audiencia continúa revocando.

La soledad de la Audiencia de Gipuzkoa en la defensa del IRPH es notoria e incluso sospechosa en opinión de IRPH Stop Gipuzkoa. Cuando el propio Banco de España ha reconocido que las entidades pueden influir en el IRPH, y mientras juzgados expertos de lo mercantil de todo el estado continúan anulando el índice por abusivo, la Audiencia de Gipuzkoa sigue defendiendo su validez con argumentos tan ridículos y escandalosos como los siguientes:

1, que no se ha demostrado su manipulación, cuando lo que se juzga no es si fue o no manipulado sino la posibilidad de influencia.

y 2, que no es más influenciable que el Euribor, lo cual además de ser falso resulta tan absurdo como absolver a un ladrón porque existan otros peores.

Tememos que pueda existir algún tipo de presión que explique lo que no conseguimos explicarnos de otro modo. No en vano estamos hablando de una estafa multimillonaria que afecta, según nuestros cálculos, a más de 1,3 millones de familias en todo el estado español. Todas ellas tienen derecho a ser reparadas, por lo que exigimos soluciones urgentes para que todos los intereses cobrados y todas las viviendas desahuciadas por aplicación de IRPH sean devueltos a las familias afectadas.


IRPHA BALIOGABETZEN DUEN
LEHEN EPAI IRMOA

DONOSTIAN HASI ETA GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIAK BAKARRIK BAZTERTZEN DUEN DOKTRINAREKIN BAT EGIN DU VALENTZIAKO EPAITEGIAK

GIPUZKOAKO PROBINTZIA AUZITEGIA IRPHaren BABESEAN
GERO ETA ISOLATUAGO,
MODU SUSMAGARRIAN

Donostia, 2016-1-19

Duela gutxi jakin da Valentziako Merkataritza-Arloko hirugarren Epaitegiak 2015eko azaroaren 18an IRPHa baliogabetuz ebatzi zuen epai bat, aldeek helegiterik ez jartzean, IRPHa abusuzkoa izateagatik baliogabetzen duen lehen epai irmo bilakatu dela.

IRPH Stop Gipuzkoak epaia ikusi ahal izan du (dagoeneko bere webgunean jarri du eskuragarri) eta ikusi duenez Valentziako epaitegiaren ebazpenak estatuan IRPHa baliogabetu zuen lehen epaiko argudioak erabiltzen dituela. Lehen epai hura plataforma honen abokatuek lortu zuten Donostian, 2014ko maiatzare 7an. Valentziako epaiak Donostiakoaren zatiak hitzez hitz erabiltzen ditu, zalantzarik gabe ezartzen du IRPHa influentziagarria dela eta abusuzkoa delako baliogabetzen du.

Epai honekin 40tik gora dira jadanik Donostia, Guadalajara, Bartzelona eta Gasteizen ebatzi diren IRPHaren aurkako epaiak, eta gutxienez sei dira IRPHa abusuzkotzat hartu duten epaileak. Guztiek babesten dute modu honetan Edmundo Rodríguez Achútegi magistratuaren doktrina, zeinek hogeita hamar epaitik gora ebatzi zituen IRPHa baliogabetuz.

Azpimarratzekoa da epai hauetariko asko eta asko Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak herrialde honetan ebatzi ziren epai guztiak bertan behera utzi ondoren ematen ari direla. Argi ikusten da beraz Merkataritza-Arloko Epaitegiek ez dutela Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren ikuspegiarekin bat egiten eta bere aurka agertzen direla. Izan ere, IRPHa baliogabetzen jarraitzen dute, Probintzia Auzitegiak bertan behera utzitako epaiak oinarritzat hartuta.

Probintzia Auzitegia nabarmenki isolatuta geratzen ari da bere jarrerarekin, eta susmagarria dela uste dugu IRPH Stop Gipuzkoa elkartetik. Espainiako Bankuak berak entitateek IRPHarengan eragina izan dezaketela onartu duen honetan, eta estatu guztiko Merkataritza-Arloko Epaitegiek IRPHa baliogabetzen darraiten bitartean, Gipuzkoako Probintzia-Auzitegiak IRPHa babesten du, ondorengo bi argudio hauek bezalako arrazoi barregarri eta eskandalagarriak erabiliaz gainera:

1, ez omen dela manipulazioa frogatu, nahiz eta epaitzen dena ez den hori, baizik eta entitateek eragina izateko aukera hori izan baduten ala ez.

eta 2, ez omen da Euriborra baino manipulagarriagoa. Hau gezurra izateaz gain barregarria ere izan daiteke: lapur bat libre uzteko nahikoa arrazoi ote da hura baino okerragoak egotea?

Jarrera horren atzean nolabaiteko presioak egongo ote diren susmoa daukagu, bestela ezin baita ulertu. Izan ere, gure kalkuluen arabera estatuan 1,3 milioi familia baino gehiago kaltetzen dituen milioi askoko iruzurra da hau. Kaltedun guztiek dute kalte hori konpontzeko eskubidea, eta horregatik exijitzen dugu premiazko konponbide bat kobratu diren interes guztiak eta desjabetu diren etxeak kalteturiko familiei itzuliak izan daitezen.

NOTICIAS ANTICAPITALISTAS