Desobediencia: Los futbolistas de la selección de Euskal Herria se niegan a jugar bajo el nombre de «Euskadi»

En un comunicado firmado por&nbsp 165 jugadores del Athletic club de Bilbao, Real Sociedad, Alavés, Baiona Aviron, Angelu,&nbsp Eibar y&nbsp Osasuna, además de&nbsp otros equipos, han manifestado que se negarán a participar debido al intento por parte dela federacion de la CAV de convertir a la seleccion nacional vasca en una seleccion regional de tres provincias de Euskal Herrria bajo la denominación de "Euskadi".

Afirman que sólo participarán bajo la nomenclatura&nbsp de Euskal Herria, "nuestra nación representada por las siete provincias vascas", además de criticar&nbsp duramente que no exista una federacion de futbol nacional vasca y que no se den los pasos necesarios desde la federacion de la CAV en ese camino.

Comunicado de futbolistas vascos.

________________________________________________________________________

Firmantes:

• Aitor OCIO Athletic-eko jokalaria
• Ander ALAÑA Eibarko jokalaria
• Ander ITURRASPE Athletic-eko jokalaria
• Ander MURILLO Athletic-eko jokalaria
• Andoni IRAOLA Athletic-eko jokalaria
• Aritz ADURIZ Mallorca-ko jokalaria
• Armando RIBEIRO Athletic-eko jokalaria
• Arnaud BARSACQ Angelu Genets-eko jokalaria
• Asier SANCHEZ Eibarko jokalaria
• Carlos GURPEGI Athletic-eko jokalaria
• Carlos MARTINEZ Realeko jokalaria
• Dani ESTRADA Realeko jokalaria
• David LOPEZ Athletic-eko jokalaria
• Eñaut ZUBIKARAI Realeko jokalaria
• Fernando AMOREBIETA Athletic-eko jokalaria
• Fernando LLORENTE Athletic-eko jokalaria
• Fran YESTE Athletic-eko jokalaria
• Gaizka GARITANO Alaveseko jokalaria
• Gari URANGA Castellon-eko jokalaria
• German BELTRAN Eibarko jokalaria
• Gorka ELUSTONDO Realeko jokalaria
• Gorka IRAIZOZ Athletic-eko jokalaria
• Gregory LEFEBRE Angelu Genets-eko jokalaria
• Iban FAGOAGA Alaveseko jokalaria
• Igor GABILONDO Athletic-eko jokalaria
• Iñaki LAFUENTE Athletic-eko jokalaria
• Iñaki MUÑOZ Athletic-eko jokalaria
• Iñigo DIAZ DE CERIO Realeko jokalaria
• Iñigo KALDERON Alaveseko jokalaria
• Iñigo VELEZ DE MENDIZABAL Athletic-eko jokalaria
• Ion VELEZ Athletic-eko jokalaria
• Jabi CASAS Athletic-eko jokalaria
• Jabi MARTINEZ Athletic-eko jokalaria
• Jerome ARANZET Baiona Avironeko jokalaria
• Jerome LALANE Baiona Avironeko jokalaria
• Jon ANSOTEGI Realeko jokalaria
• Jon URZELAI Eibarko jokalaria
• Joseba DEL OLMO Athletic-eko jokalaria
• Joseba ETXEBERRIA Athletic-eko jokalaria
• Joseba GARMENDIA Athletic-eko jokalaria
• Josu ETXANIZ Eibarko jokalaria
• Josu SARRIEGI Panathynaikos-eko jokalaria
• Julien LAPORTE Baiona Avironeko jokalaria
• Koikili LERTXUNDI Athletic-eko jokalaria
• Laurent SAUTIER Angelu Genets-eko jokalaria
• Marc ESTRADE Baiona Avironeko jokalaria
• Markel BERGARA Realeko jokalaria
• Markel ROBLES Eibarko jokalaria
• Markel SUSAETA Athletic-eko jokalaria
• Maxime PAGEAULT Angelu Genets-eko jokalaria
• Mikel ARANBURU Realeko jokalaria
• Mikel BALENTZIAGA Athletic-eko jokalaria
• Mikel GONZALEZ Realeko jokalaria
• Mikel LABAKA Realeko jokalaria
• Nicolas LAFITTE Angelu Genets-eko jokalaria
• Pablo ORBAIZ Athletic-eko jokalaria
• Raul GARCIA Eibarko jokalaria
• Roberto MARTINEZ “TIKO” Eibarko jokalaria
• Roberto PAMPIN Eibarko jokalaria
• Sebastien CAMIADE Baiona Avironeko jokalaria
• Sendoa AGIRRE Hercules-eko jokalaria
• Txema AÑIBARRO Eibarko jokalaria
• Txiki LOMBRAÑA Eibarko jokalaria
• Unai ALBA Hercules-eko jokalaria
• Unai EXPOSITO Hercules-eko jokalaria
• Ustaritz ALDEKOAOTALORA Athletic-eko jokalaria
• Xabi PRIETO Realeko jokalaria
• Xabier CASTILLO Realeko jokalaria
• Xabier ETXEITA Athletic-eko jokalaria
• Ximun DUHOUR Baiona Avironeko jokalaria
• Zigor GOIKURIA Eibarko jokalaria
Sinatzaileekin bat egiten duten emakumezko futbolariak
• Ainara HERRERO Realeko jokalaria
• Ainhoa MATEOS Realeko jokalaria
• Ainhoa TIRAPU Athletic-eko jokalaria
• Aintzane ENCIAS Realeko jokalaria
• Amaia LAMBARRI Athletic-eko jokalaria
• Amaia OLABARRIETA Athletic-eko jokalaria
• Ana MAGAÑA Realeko jokalaria
• Andere LEGINA Athletic-eko jokalaria
• Ane ORBEGOZO Realeko jokalaria
• Ane ORMAZABAL Realeko jokalaria
• Arrate RUEDA Athletic-eko jokalaria
• Eba FERREIRA Athletic-eko jokalaria
• Eider HIDALGO Athletic-eko jokalaria
• Eleia GANGOITI Athletic-eko jokalaria
• Eli IBARRA Athletic-eko jokalaria
• Eli SARASOLA Realeko jokalaria
• Erika VAZQUEZ Athletic-eko jokalaria
• Estibalitz AIZPURUA Realeko jokalaria
• Evelyn SANTOS Realeko jokalaria
• Garazi UNIBASO Athletic-eko jokalaria
• Gurutze FERNANDEZ Levanteko jokalaria
• Iragarne PIÑERO Athletic-eko jokalaria
• Iraia ITURREGUI Athletic-eko jokalaria
• Irene PAREDES Realeko jokalaria
• Irune MURUA Athletic-eko jokalaria
• Itsaso GARCIA Realeko jokalaria
• Itxaso NAVASKUES Athletic-eko jokalaria
• Joana FLABIANO Athletic-eko jokalaria
• Larraitz LUCAS Realeko jokalaria
• Leire LANDA Realeko jokalaria
• Maialen ZELAIA Realeko jokalaria
• Maite LIZASO Realeko jokalaria
• Marta DOKANDO Athletic de Madrid-eko jokalaria
• Marta MORENO Athletic-eko jokalaria
• Naiara ELGORRIAGA Realeko jokalaria
• Nekane DIEZ Athletic-eko jokalaria
• Nerea PEREZ Athletic-eko jokalaria
• Oihana GALDONA Realeko jokalaria
• Paula MATEO Athletic-eko jokalaria
• Sandra GARCIA Athletic-eko jokalaria
• Sandra RAMAJO Realeko jokalaria
• Sokoa GARATE Realeko jokalaria
• Sonia LOPEZ Realeko jokalaria
• Tzibi JUARISTI Athletic-eko jokalaria
• Vanesa RODRIGUEZ Athletic-eko jokalaria
• Zuriñe GIL Athletic-eko jokalaria
• Agustin ARANZABAL Realeko jokalari ohia
• Agustin GAJATE Realeko jokalari ohia
• Aitor FRESAN Osasunako jokalari ohia
• Aitor HUEGUN Athletic-eko jokalari ohia
• Aitor LARRAZABAL Athletic-eko jokalari ohia
• Aitor LOPEZ REKARTE Realeko jokalari ohia
• Andoni LAKABEG Athletic-eko jokalari ohia
• Antonio KARMONA Alaveseko jokalari ohia
• Arantza ANDRES Athletic-eko jokalari ohia
• Asier GARCIA FUENTES Athletic-eko eta Osasunako jokalari ohia
• Belen GONZALEZ Athletic-eko jokalari ohia
• Bittor ALKIZA Athletic-eko eta Realeko jokalari ohia
• Bixente OIARZABAL Eibarko jokalari ohia
• Bixio GORRIZ Realeko jokalari ohia
• Edorta IBARRONDO Osasunako jokalari ohia
• Egoitz SUKIA Eibarko jokalari ohia
• Endika GUARROTXENA Athletic-eko jokalari ohia
• Galder IZAOLA Eibarko jokalari ohia
• Igor ARENAZA Eibarko jokalari ohia
• Igor JAUREGI Realeko jokalari ohia
• Iker SARRIEGI Realeko jokalari ohia
• Iñaki ZABALA Realeko jokalari ohia
• Inaxio KORTABARRIA Realeko jokalari ohia
• Iñigo ARRIOLA Eibarko jokalari ohia
• Iñigo ARRIOLA Eibarko jokalari ohia
• Ismael URZAIZ Athletic-eko jokalari ohia
• Jabi GURUZETA Realeko jokalari ohia
• Javier OLAIZOLA Mallorcako jokalari ohia
• Jokin URIA Realeko jokalari ohia
• Jon PEREZ BOLO Athletic-eko jokalari ohia
• Joseba ARREGI Eibarko jokalari ohia
• Joseba LIZASO Eibarko jokalari ohia
• Juanjo ELGEZABAL Athletic-eko jokalari ohia
• Leire ZABALA Athletic-eko jokalari ohia
• Luis Mari LOPEZ RECARTE Realeko eta Bartzelonako jokalari ohia
• Lutxo ITURRINO Athletic-eko eta Realeko jokalari ohia
• Manu URBIETA Realeko jokalari ohia
• Maria GOÑI Lagunak-eko jokalaria ohia
• Mikel ETXABE Eibarko jokalari ohia
• Mikel LASA Athletic-eko, Realeko eta R. Madrid-eko jokalari ohia
• Mikel LOINAZ Realeko jokalari ohia
• Nerea ONANDIA Athletic-eko jokalari ohia
• Oskar ARTETXE Eibarko jokalari ohia
• Ritxi ARRIEN Athletic-eko eta Realeko jokalari ohia
• Ritxi MENDIGUREN Athletic-eko jokalari ohia
• Xabi Oliden Eibarko jokalari ohia
• Xanti BAKERO Realeko jokalari ohia

______________________________________________________________________________

Euskadiko Futbol Federazioak (EFF) Euskadi-Iran partida iragarri ondotik etorri da euskal futbolarien idatzia, eta afera horren inguruan beren hausnarketaren berri eman nahi izan diote euskal gizarteari.

Athletic, Reala, Alaves, Baiona Aviron, Angelu, Eibar, Osasuna eta beste talde batzuetako 165 futbolari eta futbolari ohiek egin dute bat agiriarekin, bai gizonezkoak bai emakumezkoak.

Agirian gogora ekarri dute futbolariek "gurenazioa munduaren aurrean ordezkatzeko dugun nahia eta borondatea argiki plazaratu" izan dutela urtez urte antolatu diren lehia desberdinetan, eta bide horretan eman diren urratsak "nabarmenak" izan direla, azkena iaz.

Gaur egun Euskal Herri osoko futbolariak biltzen dituen futbol federaziorik ez dagoen arren, nazio mailan aritzen diren gizonezko jokalarien zerrenda osatzerakoan zazpi herrialdeetako futbolariak hartzen direla kontuan oroitu dute, eta iazko urratsa, Euskal Herriko selekzioaren izenean jokatzea, zentzu horretan ulertu behar dela diote.

Azaldu dutenez, irailean EFFko ordezkaritza batekin bildu ziren Gabonetako partidari begira egoera aztertzeko. Diotenez, bi aukera jarri zizkieten mahai gainean: "bata, aurten iazko aurrera pausoari muzin egin eta Euskadi izenarekin jokatzea, eta bestea, hori onartu ezean, aurten partidarik ez jokatzea".

EFFko ordezkariek bi aukera horiekin "erabat ados" ez zeudela esan zieten futbolariei, "baina ez omen zuten beste irtenbiderik".

Jokalarien iritziz, gaur egun "euskal kirolariak batuko gaituzten federazio nazionalik ez egoteaz gain, EAEKo federazioetatik ez dago borondate eta asmorik norabide horretan pausoak emateko". Are gehiago, norabide horretan emandako aurrera pausoetan "atzera" egin nahi dutela uste dute.

"Ez gaude prest atzera egiteko"

Futbolarien aburuz, "gaur egun izenaren aitzakian atzera egin nahi dutenek, bihar osaketaren baitan ere atzera egin eta EAEko selekzio bat osatu nahiko dute agian".

Jokalariek ohartarazi dute ez daudela prest atzera egiteko. "Guk zazpi herrialde eta 21.000km² osatzen duen nazioa ordezkatu nahi dugu eta horrek gaur eta orain Euskal Herria izena du", nabarmendu dute.

Iaz, gogoratu dute, EFFk eta jokalariek hala adostuta, euskal selekzioak "aurrera pauso bat eman zuen Euskal Herria izena bere eginaz". Horregatik, aurten Euskadi izenarekin jokatzea "atzera pausoa" litzatekeela iritzi diote. Ildo horretan, "atzera egitera" zergatik "behartu" nahi dituzten galdetu dute.

Agirian argi utzi nahi izan dute ez dutela atzera egingo. "Gure hitzari eta konpromisoari eusten diogu Euskal Herriaren eta zaleen aurrean. Gaur arte eginiko bideari eutsi eta aurrera pausoak emateko prest gaude. Aukeratuak izaten garen heinean, partidak jokatzeko prest gaude, hori da gure nahia", azaldu dute.

Fubolarien esanetan, EFFko ordezkariek "bazekiten" Euskadi izenarekin berriro jokatzeak "aurten partidarik ez jokatzea ekar zezakeela" eta, hortaz, aurreko urtean adostutako erabakiari eusteko eskatu diete.

"Beraiek hartu dute atzera egiteko erabakia, beraiek dira emandako hitza bete ez dutenak eta, orain, haiei dagokie zuzentzea. Hala ez bada, gu ez gara partida jokatzera joango. Eta beraiena izango da ardura", diote idatziaren amaieran.

NOTICIAS ANTICAPITALISTAS