Convocan manifestaciones a favor de la amnistía durante las fiestas de Donostia y Bilbo

Publicidad

[Euskara]

Bi urte pasatu dira Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduko militante talde batek amnistiaren aldeko borrokari berrekiteko konpromisoari heldu zionetik. Ekimen hau martxan jartzea hausnarketa baten ondorio izan zen: lehenik eta behin errepresaliatu politikoen aldeko borrokan hutsunea nabarmena zela ondorioztatu zen, horrek militante hauen borrokaren despolitizazioa errazten zuelarik, askapen prozesuaren kalterako.

Arazo honi gehitzen zaio kartzelan dauden ia 400 euskal preso politikoetatik 100 ingururi praktikan bizi osorako zigorrak diren kartzelaldiak gelditzen zaizkiela eta, gainera, euren borrokaren oinarrian dauden arrazoiek, hots, Euskal Herriaren zapalkuntza nazionala eta sozialak, bere horretan dirautela.

Ez dira gutxi, Herriaren parlamentua kalea dela sinetsita, Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak bere jaiotzatik egin dituen mobilizazioak eta ekimenak. Honi esker amnistiaren gaiak gaurkotasuna berreskuratu du eta azken garaietan herri eztabaidaguneetan galdutako tokia hartu du berriz.

Alabaina, gure mugimenduaren apustua ez da tarteka amnistiaren gaia komunikabideetan agertzea, baizik eta Euskal Langile Herriak zapaltzen dituen kale eta esparru guztietara modu etengabean eramatea, kirol esparruetatik kultur esparruetara, ikastetxeetatik lantegietara, lagun kuadriletatik jaietako konpartsetara… Amnistiaren aldeko garrasia Euskal Herriko txoko orotara zabaltzea ezinbestekoa izango da preso, iheslari eta deportatu politikorik gabeko herri askean bizitzea baldin badugu helburu.

Azaroan amnistiaren alde egin genuen manifestazio nazionalean esan genuen mobilizazio hori ez zela helburu bat guretzat, aldarria herri eta auzoetara eramatea erraztuko zigun inflexio puntua baizik. Ordutik areagotu egin ditugu herriz herri eta eskualdez eskualde egindako mobilizazioak, baita herriko jaietan ere, batzuek bidegabekeriak estaltzeko erabiltzen duten “normalizazio” politikoa hautsiz.

Jaiak herriak borrokaz irabazitako esparru askeak izan dira historikoki, adierazpen askatasunaren eta sistemari kritika egiteko eskubidearen gotorlekuak.
Hori dela eta, uda honetan jai herrikoietan amnistiaren aldeko aldarria presente egotea dugu helburu eta logika horretan kokatzen dira hainbat herri eta auzotan burutzen ari garen mobilizazio eta ekimenak. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak mobilizazio eta ekimen hauetan parte hartzeko deia luzatu nahi dio Euskal Herriari, eta modu berezian honako manifestazioetan:

Donostiako Aste Nagusiko manifestazioa, abuztuak 13 (20:00etan), Boulevardetik.

Bilboko aste Nagusiko manifestazioa, abuztuak 27 (19:00etan), Zabalburu Plazatik.

Donostiako estropadetako manifestazioa, irailak 11 (13:30etan), Boulevardetik.

ANTOLAKUNTZA ETA BORROKAZ,

JO TA KE AMNISTIA LORTU ARTE!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.


_____________________________________

[Castellano]

Han pasado dos años desde que un grupo de militantes del Movimiento de Liberación Nacional Vasco se comprometiera a recuperar la lucha a favor de la amnistía. Esta iniciativa se puso en marcha como consecuencia de una reflexión: en primer lugar se llegó a la conclusión de que existía un vacío importante en torno a la lucha por las represaliadas y represaliados políticos, facilitando esta situación la despolitización de estos militantes políticos en perjuicio del proceso de liberación.

A este problema se le suma el hecho de que de los casi 400 presos y presas políticas vascas que siguen en prisión, a unas 100 les quedan por cumplir penas que en la práctica son cadenas perpetuas y que, además, las razones en las que basaron su lucha, es decir, la opresión nacional y social de Euskal Herria, siguen vigentes.

Convencido de que el parlamento del Pueblo es la calle, no son pocas las movilizaciones e iniciativas que el Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión ha levado a cabo desde su nacimiento. Gracias a ello el tema de la amnistía se ha actualizado y ha recuperado su sitio en los debates populares.

Sin embargo, la apuesta de nuestro movimiento no es que el tema de la amnistía aparezca de vez en cuando en los medios de comunicación, sino llevarlo de manera permanente a todas las calles y ámbitos en los que se encuentre el Pueblo Trabajador Vasco, desde los ámbitos deportivos a los culturales, desde los centros de estudios hasta las fábricas, desde las cuadrillas de amigos hasta las comparsas de fiestas… Si nuestro objetivo es vivir en una Euskal Herria libre sin presos, refugiados, ni deportados políticos, será imprescindible hacer llegar el grito de la amnistía a todos los rincones de nuestro pueblo.

En la manifestación nacional a favor de la amnistía que convocamos en noviembre dijimos que para quienes formamos el movimiento aquella movilización no ere un objetivo en sí mismo, sino un punto de inflexión que nos facilitara llevar esta reivindicación a pueblos y barrios. Desde entonces hemos intensificado el número de movilizaciones llevadas a cabo en distintos pueblos y eskualdes, así como en fiestas, rompiendo la “normalización” política que algunos utilizan para esconder las injusticias.

Las fiestas han sido históricamente bastiones de la libertad de expresión y del derecho a la crítica hacia el sistema. Es por ello por lo que durante este verano tenemos como objetivo hacer que la reivindicación de la amnistía esté presente en las fiestas populares, y en esa lógica se sitúan las movilizaciones e iniciativas que estamos llevando a cabo en diferentes pueblos y barrios. El Movimiento Pro Amnistía y Contra la Represión quiere hacer un llamamiento a Euskal Herria para que participe en estas movilizaciones y muy especialmente en las siguientes manifestaciones:

Manifestación en la Aste Nagusia de Donostia, 13 de agosto (20:00) desde el Boulevard.

Manifestación en la Aste Nagusia de Bilbo, 27 de agosto (19:00) desde la Plaza Zabalburu.

Manifestación en las estropadas de Donostia, 11 de septiembre (13:30) desde el Boulevard.

ANTOLAKUNTZA ETA BORROKAZ,

JO TA KE AMNISTIA LORTU ARTE!

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimendua.

También podría gustarte

Los comentarios están cerrados.

This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish. Accept Read More