Carta del Olentzero (antidesarrollista) a los niñ@s vasc@s

Por Olentzero antidesarrolistak

Por Olentzero antidesarrolistak Queridas niñas y niños: El 22 de diciembre de 2009, ocho olentzeros llevamos a cabo una acción de protesta en pleno Megapark de Barakaldo contra el desarrollismo: el TAV, la Supersur, la invasión del hormigón… por lo que seremos juzgados el día 6 de octubre con peticiones de tres años y 6 meses […]

Por Olentzero antidesarrolistak

Queridas niñas y niños:

El 22 de diciembre de 2009, ocho olentzeros llevamos a cabo una acción de protesta en pleno Megapark de Barakaldo contra el desarrollismo: el TAV, la Supersur, la invasión del hormigón… por lo que seremos juzgados el día 6 de octubre con peticiones de tres años y 6 meses de prisión. La acción consistió en el encadenamiento a unos bidones de cemento en el Megapark, que no es sólo el horror del consumismo más grande de nuestro pequeño país, sino que al lado del punto en que se instalaron los bidones (el acceso a Ikea), pasarían las obras del TAV (la Variante Sur Ferroviaria) y de la Supersur.

En efecto, ni el lugar ni la fecha de la acción fueron casuales. El Megapark, uno de los grandes chanchullos de la gestión “socialista” de Barakaldo, se construyó sobre un humedal, el Desierto de Barakaldo, cuya desaparecida belleza llevó a uno de sus visitantes más ilustres, Wilhelm von Humboldt, a describirlo como “uno de los puntos más encantadores” de toda la península Ibérica. Ahora es el lugar al que se nos ordena desplazarnos en coche para gastar lo poco que ganamos, y encima creyendo que así “no somos tontos” porque compramos más barato. Pero además, aún no había concluido la destrucción del entorno cuando hicimos la acción. Las obras de la Supersur llegarían poco después, causando un grave destrozo hasta en el Regato, el “pulmón verde” de la Margen Izquierda. En cuanto al TAV, la Variante Sur Ferroviaria está en punto muerto, pero quizá resucite si la crisis cambia de signo y la “Y vasca” se construye, pese a que, aun estando a medio hacer, ya es la infraestructura más cara de la historia de nuestro país.

No es casual que escogiéramos las fechas navideñas para nuestra protesta. El consumismo desaforado que se vive en esos días está directamente relacionado con infraestructuras como el TAV y la Supersur, que se construyen no sólo para facilitar la movilidad sino sobre todo para fomentarla. Ir muy rápido nunca será suficiente; siempre podrán hacernos correr más. Como se ve con el TAV, ni siquiera se sabe si el proyecto será socialmente útil, aparte de la catástrofe ecológica que supone. Lo que cuenta es: a) reforzar la autoridad del Estado que impone esas infraestructuras, despreciando a los pueblos que lo rechacen; b) crear una necesidad allí donde no existía; y c) desmoralizar haciendo creer que cualquier alternativa a las grandes infraestructuras es inútil o incluso perniciosa.

Las razones que nos llevaron a protestar son aún más válidas ahora, con una Supersur tan dañina como ruinosa y sobre todo un Tren de Alta Velocidad cuya construcción aún no ha terminado y que supondrá una enorme deuda ecológica, social y económica. Las obras de la “Y vasca” son ya gravísimas y distan mucho de haber terminado. El modo de vida que promueven -de lo que son buena muestra los “excesos” navideños- no se ha aliviado con la crisis, sino que, por el contrario, cada vez es peor. Y, como no dejan de recordarnos las acciones de protesta de AHT Gelditu! y de Mugitu!, el rechazo al TAV no ha desaparecido.

Ahora nos enfrentamos a una petición de condena de tres años y medio de cárcel, no sólo para los ocho olentzeros encadenados a los bidones sino también para otra persona que fue detenida durante la acción. Es la mayor petición de cárcel que se ha dado nunca por una protesta pacífica en los veinte años de oposición al TAV, después de los tartalaris. Pero nosotros asumimos la responsabilidad de nuestra acción, al contrario de los dirigentes que llevan años impulsando este proyecto caro, dañino y estúpido sin reconocer la amplitud de los perjuicios causados (7 de muertes en el tajo incluidas).

Así que ya sabéis, niños y niñas: la última palabra del TAV no está dicha. Además del juicio a los olentzeros, todavía queda otro proceso, el de las cuatro personas que se encadenaron en julio de 2010 en las minas de Itsasondo para paralizar las obras. Pararlo es posible.

Olentzero antidesarrolistak


 

Olentzero antidesarrolistaren gutuna Euskal Herriko umeei

Haur maiteok:

2009ko abenduaren 22an zortzi olentzerok protesta-ekintza bat egin genuen Barakaldoko Megaparkaren erdi-erdian, desarrollismoaren aurka: AHT, Supersur, porlanaren inbasioa. Horregatik, urriaren 6an epaituko gaituzte. Hiru urte eta 6 hilabeteko espetxe aldiko eskaerari aurre egin beharko diogu. Ekintza honetan zementuzko bidoi batzuetara kateatu ginen Megaparken. Izan ere, espazio hori gure herrialde txikiko kontsumismoaren izugarrikeria handiena da. Ez hori bakarrik; bidoiak jarri genituen lekuaren ondoan (Ikeako sarreran), AHTko obrak (Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea) eta Supersur igaro behar ziren.

Izan ere, ekintzaren lekua eta eguna ez ziren kasualitatea izan. Megapark, Barakaldoko kudeaketa “sozialistaren” amarru handietako bat, hezegune baten gainean eraiki zuten, Barakaldoko Desertua. Antzina ederra zen, Iberiar Penintsula osoko “txokorik xarmangarrienetako bat”, hain zuzen ere, Wilhelm von Humboldt hezeguneak izan zuen bisitari ospetsuaren hitzetan. Orain, ordea, autoz joatera behartzen gaituzten lekua da, irabazten dugun diru apurra xahutzeko; eta gainera pentsatzen dugu “ez garela tontoak”, merkeago erosten dugulako.

Baina, horrez gain, ekintza egin genuenean ingurunearen suntsiketa amaitu gabe zegoen. Supersurreko obrak beranduxeago etorri ziren, Errekatxoraino, hau da, Ezkerraldeko “biriki berderaino”. AHTari dagokionez, Hegoaldeko Trenbide Saihesbidea ez atzera ez aurrera dago, baina baliteke proiektua berpiztea, baldin eta krisia amaitzen bada eta “euskal Ya” eraikitzen bada, nahiz eta (erdi eginda dagoen arren) dagoeneko gure herriko historiako azpiegiturarik garestiena bihurtu den.

Ez da kasualitatea Gabonak aukeratu izana protesta hau egiteko. Data hauetan bizitzen den kontsumismo basatiak zuzeneko zerikusia du AHT eta Supersur bezalako azpiegiturekin; horrelakoak ez dira bakarrik eraikitzen mugikortasuna errazteko, baizik eta, batez ere, areagotzeko. Oso azkar joatea inoiz ez da nahikoa izango; beti ibili arazi ahalko gaituzte are azkarrago. AHTarekin ikusten ari garenez, ez dakigu proiektua gizarte ikuspegitik baliagarria izango den, baina hondamen ekologikoa hor dago. Hau da garrantzia daukan bakarra: a) azpiegitura horiek inposatzen dituen estatuaren autoritatea sendotzea, eta aurre egiten dioten herriak mespretxatzea; b) premiak sortzea, lehen ez zeuden lekuan; eta c) amore eman araztea, azpiegitura handien alternatiba oro alferrikakoa eta are kaltegarria dela sinetsaraziz.

Protesta hura egitera eraman gintuzten arrazoiak inoiz baino sendoagoak dira orain, Supersur kaltegarri eta diru-xahutzailea amaituta dagoelako eta batez ere Abiadura Handiko Trena eraikitzen ari direlako oraindik. Horrek zor ekologiko, sozial eta ekonomiko izugarria sortuko digu. “Euskal Yaren” obrak oso larriak dira honezkero eta oraindik asko falta da amaitzeko. Bultzatzen duten bizimodua (Gabonetako “gehiegikeriak” horren adibide garbia dira) ez da krisiarekin baretu; haatik, gero eta okerragoa da. Eta AHT Gelditu!ren eta Mugitu!ren protesta-ekintzek behin eta berriro gogorarazten digutenez, AHTren aurkako borroka ez da desagertu.

Orain hiru urte eta erdiko espetxe-aldiko eskaera egin digute, ez bakarrik bidoietara kateatu ginen zortzi olentzeroei, baita ekintzan zehar atxilotu zuten beste pertsona bati ere. AHTren aurkako borrokaren hogei urtean protesta baketsu bat egiteagatik inoiz izan den espetxe-eskaerarik handiena da, tartalarien kasuaren atzetik. Baina guk geure ekintzaren erantzukizuna geure gain hartzen dugu, agintariek ez bezala, urteak baitaramatzate proiektu garesti, kaltegarri eta ergel hau bultzatzen, sortu dituen kalte ikaragarriak aitortu gabe (besteak beste, zazpi langile hil dira lanetan).

Beraz, badakizue, haurrok: AHTren azken hitza ez dago esanda oraindik. Olentzeroen aurkako epaiketaz gain beste prozesu bat dago egiteke: 2010eko uztailean AHTko obrak eteteko asmoz Itsasondoko meatzeetan kateatu ziren lau lagunena. AHTa gelditzea posible da.

Olentzero antidesarrolistak

-->
COLABORA CON KAOS