Bilbao: Brutal agresión racista en Rekalde

Desde SOS Racismo-Bizkaiko SOS Arrazakeria, queremos hacer llegar a la prensa y a la opinón pública la siguiente información relativa a una brutal agresión racista, por parte de unos jóvenes blancos a un hombre negro.

Los hechos sucedieron el pasado sábado 13 de febrero sobre las 20:30 de la tarde en el barrio bilbaíno de Rekalde. La víctima es un hombre negro de 52 años de origen colombiano, que salía de visitar a una amiga de un piso situado en la calle Sollube. Al salir del portal fue increpado por un chico joven de unos 24 años, que iba con su perro. El chico le preguntó a la víctima si vivía ahí, a lo que contestó que no, que venía de casa de una amiga (como tantas otras veces porque visita con frecuencia la casa de su amiga desde hace muchos años).

Entonces el vecino le pregunta que qué hacía allí. La víctima le contestó que qué más le daba lo que él hacía allí, que no tenía por qué contarle su vida. A esto el chico respondió que” si el perro ladraba, no era por nada bueno” (el perro no estaba ladrando).

La víctima salió del portal y se dirigió a su coche, mientras el joven caminaba a su lado. Lo perseguía preguntandole sin parar que qué hacía allí. A la altura de la calle Esperanto esquina con León de Uruñuela, el joven lo arrinconó en la persiana de la panadería, agarrándole del cuello. Entonces la víctima intentó escaparse y el agresor comienzó a gritar ¡ladrón!. Es entonces cuando aparecieron amigos del agresor rodeandole y comenzaron a darle una paliza entre todos, unos 6 jóvenes de 20 a 25 años, 5 hombres y una mujer.

La víctima logró escaparse, habiendo recibido ya muchísimos golpes en la cara y cuerpo, y se fue corriendo por la calle Sollue hasta llegar a Gordoniz. De ahí cogió la calle Serantes donde uno de los jóvenes agresores lo alcanzó por detrás, rasgándole la camiseta y tirándolo al suelo, perdiendo la víctima una zapatilla de fuerte caída y golpeándose fuertemente la rodilla y cabeza con un pibote de la acera.

Poco después aparecía por casualidad una patrulla de la Policía Municipal quien llamó a una ambulancia. La víctima fue trasladada al hospital de Basurto.

En el parte de lesiones, consta que la víctima presenta a su llegada al hospital: traumatismo craneoencefálico, traumatismo torácico, heridas faciales, contusión y herida en la rodilla, policontusiones y rotura en un diente.

Tras la brutal paliza a este hombre, desde SOS Racismo-Bizkaiko SOS Arrazakeria queremos hacer hincapié en que:

  1. Este hombre negro brutalmente agredido por jóvenes blancos ha sido víctima de una agresión racitsa en Bilbao. Lo acusaron de ladrón sin motivo, y lo apalizaron por este motivo, relacionando falsamente el origen étnico-racial con la delincuencia.

  2. Las agresiones se producen por un grupo de jóvenes blancos del barrio ,de entre 20 y 25 años que, ante la llamada del joven que inicia la brutal agresión, acuden a pegar a un hombre sin pensarlo. Una demostración de deshumanización plena.

  3. Este caso ofrece una clara ilustración de la persistente violencia y discriminación estructural que enfrentan las personas racializadas y que les genera una terrible e injusta percepción de inseguridad e inestabilidad.

  4. La violencia racista no se puede separar de las dinámicas de construcción de estereotipos arraigados en el imaginario colectivo, los prejuicios, las acciones y las actitudes discriminatorias ampliamente compartidas por el conjunto de la sociedad y reforzadas por leyes, políticas y mensajes discriminatorios en medios y redes.

  5. Este tipo de comportamientos son intorelables e inadmisibles, condenamos profundamente estos hechos, así como pedimos que se investiguen y no queden impunes

  6. Mostramos total solidaridad, apoyo y acompañamiento a la víctima y a las personas que lo acompañan, quienes sufren además de las terribles consecuencias físicas de esta brutal agresión, un daño moral irreparable.

¡Fuera racismo de nuestros barrios, basta ya de agresiones racistas!


PRENTSA-OHARRA: BIZKAIKO SOS ARRAZAKERIA

Bizkaiko SOS Arrazakeriatik gazte zuri batzuek gizon beltz bati egindako eraso arrazista bortitzaren berri eman nahi diegu prentsari eta iritzi publikoari.

Gertakariak otsailaren 13an izan ziren, Bilboko Errekalde auzoan, arratsaldeko 20:30ak aldera. Biktima 52 urteko gizonezko beltz kolonbiar bat da eta bera Sollube kaleko etxebizitza bateko lagun bat bisitatzetik zetorren orduan. Ataritik irtetean, txakurrarekin zihoan 24 urte inguruko mutil gazte batek errieta egin zion. Mutilak biktimari galdetu zion ea han bizi zen eta honek ezetz erantzun zion, lagun baten etxetik zetorrela azalduta (beste askotan bezala, izan ere, aspaldidanik eta sarritan etorri da bisitan bere lagunaren etxera). Orduan auzokoak galdetu zion ea bertan zertan zebilen. Biktimak erantzun zion gazteari horrek zer axola zion berari, ez ziola bere joan-etorrien berri eman behar. Orduan, mutikoak hala erantzun zion: «Txakurrak zaunka egiten badu, batere ona ez den kontu baten ondorioz izango da» (txakurra ez zebilen zaunka).

Biktima ataritik atera eta bere autora joan zen, gaztea bere ondoan zihoala. Haren atzetik zihoan, behin eta berriz bertan zertan zebilen galdetuz. Esperanto eta Leon de Uruñuela kaleen arteko izkinan, gazteak okindegiko pertsianaren kontra txokoratu zuen, lepotik helduta. Orduan, biktima ihes egiten saiatu zen eta erasotzailea “lapurra!” oihukatzen hasi zen. Une horretan, erasotzailearen lagunak agertu ziren eta guztien artean hura jipoitzeari ekin zioten, 20 eta 25 urte bitarteko 6 gazte ziren, 5 gizon eta emakume bat.

Biktimak ihes egitea lortu zuen, aurpegian eta gorputzean kolpe ugari jasota eta korrika joan zen Sollube kaletik Gordoniz kalera heldu arte. Hortik, Serantes kalea hartu zuen eta bertan erasotzaileetako batek atzetik harrapatu zuen, kamiseta urratu eta lurrera bota. Orduan, biktimak zapatila bat galdu zuen jauskera handiarengatik, espaloiko zutoin baten kontra belaunean eta buruan kolpe handia hartuta.

Handik gutxira, Udaltzaingoaren patruila bat agertu zen kasualitatez eta anbulantzia bati deitu zion. Biktima Basurtuko ospitalera eraman zuten.

Lesioen partean ageri denez, biktimak honako zauri hauek zituen ospitalera heldutakoan: garezurreko traumatismoa, toraxeko traumatismoa, aurpegiko zauriak, belauneko kontusio eta zauria, polikontusioak eta hortz baten haustura.

Gizon horrek jasotako jipoia dela eta, SOS Arrazakeria elkarteak honako hau azpimarratu nahi du:

1- Gazte zurien aldetik Bilbon gizon beltz honek jasandako eraso bortitza indarkeria arrazista izan da. Arrazoirik gabe lapurra izatea leporatu zioten eta arrazoi horregatik jipoitu zuten, etniaren eta arrazaren bidezko jatorria delitugintzari modu faltsuan lotuta.

2- Oldarraldia 20 eta 25 urte bitarteko gazte zuriez osatutako auzoko talde batek burutu zuen eta eraso bortitza hasi zuen gaztearen deiari erantzunez, gizon bat jotzera abiatu ziren beste ezertan pentsatu barik. Gizalegea erabat galdu dutenen erakustaldia.

3- Kasu honek argi eta garbi erakutsi du bestelako arrazen ezaugarriak dituzten herritarrek jasandako indarkeria iraunkorra eta egiturazko diskriminazioa. Horren ondorioz, segurtasunik eza eta zalantza ugari igartzen dituzte, era izugarri eta bidegabean.

4- Indarkeria arrazista ezin da bereiztu iruditeria kolektiboan errotutako estereotipoak eraikitzeko dinamiketatik, aurreiritzietatik eta ekintza nahiz jarrera baztertzaileetatik. Fenomeno horiek gizarte osoak modu zabalean partekatzen ditu eta legeriaren, politiken eta hedabideen nahiz sareen bitartez zabaldutako mezu diskriminatzaileekin sendotzen dira.

5- Horrelako jokabideak ezin dira inolaz ere onartu eta gertaera horiek irmotasunez gaitzesten ditugu. Bide batez, horiek ikertzeko eta zigor barik ez uzteko eskatu nahi dugu.

6- Gure elkartasun, babes eta laguntza osoa adierazi nahi diegu biktimari eta bere ingurukoei, izan ere, eraso basati horren ondorio fisiko izugarriez gain, kalte moral sendaezina jasaten dute.

Kanpora arrazakeria gure auzoetatik! Eraso arrazistak gelditu!

NOTICIAS ANTICAPITALISTAS