61 urte eta gero, Nakba bizirik dirau

Publicidad

1948ko maiatzaren 15ean Israelgo Estatua sortu zuten. Palestinarrek Nakba, Hondamendia deitzen diote egun horri. Estatua sortu baino lehenagotik, israeldarrek garbiketa etnikoari ekin zioten, ahalik eta lurralde gehien kontrolatzeko eta ahalik eta palestinar gehien hiltzeko edota erbestera bidaltzeko. Orduan ia 800.000 palestinar euren etxeak uztera indarrez behartuak izan ziren, errefuxiatuak bilakatuz. Egun, lau milioi baino gehiago dira errefuxiatu, populazio palestinarraren gehiengoa.

&nbsp Nakbatik 61 urte pasa badira ere, palestinarren egoerak ez du hobera egin. Are gehiago, biziki okertu da. Ordutik hona, Gaza eta Zisjordaniaren okupazioa, kolonien ugaltzea, Apartheid harresiaren eraikitzea, Gaza espetxe erraldoia bihurtzea, sarraskiak, atxilotze masiboak eta abar luze bat pairatu behar izan dute.

Urte luze eta mingots hauetan, nazioarteko komunitateak ez du ezer egin palestinarren eskubideen defentsaren alde. Zenbaezinak bihurtu dira Nazio Batuek eta beste erakundeek o­nartu dituzten ebazpenak, baina ez dira inoiz indarrean jarri. Israelek entzungorrarena egin du eta palestinarren aurkako zapalkuntza aurrera eramateko ez du oztoporik izan.

Egoera honi aurre egiteko eta palestinarren eskubideen defentsaren alde egiteko, 200 talde palestinar baino gehiagok Israelen aurkako nazioarteko boikota egiteko deia egin zuten. Hegoafrikako apartheid suntsitzeko tresna eraginkorra izan zen nazioarteko boikota eta egun palestinarrek pairatzen duten bazterkerian oinarrituriko Estatu sionistaren okupazioari aurre egiteko baliogarria izan daitekelakoan daude. Horregatik, palestinarren eskubideak bermatzen ez diren bitartean, Israelekin harreman diplomatiko, ekonomiko, kultural eta abar apurtzea eskatzen da.

Euskal Herrian bat egiten dugu deialdi horrekin eta boikota indartzeko konpromisoa hartzen dugu. Ildo horretan, «Elkartasunez» manifestua jarri dugu martxan. Tresna honen bidez, arlo desberdinetako eragileak boikotaren aldeko eragile aktiboak bilakatu nahi ditugu palestinarren askapena lortzen laguntzeko.

Honekin batera, Nakba dela eta, mobilizazioak eta ekitaldiak izanen dira hainbat Euskal Herriko hainbat herritan ostiral honetan. Larunbatean, berriz, manifestazio nazionalera deitu Askapenak Gasteizen, Bilbo plazatik 17.30ean abiatuta.

&nbsp &nbsp &nbsp &nbsp PALESTINA ASKATU!!
&nbsp &nbsp &nbsp &nbsp ISRAELI BOIKOT!!

Elkartaratzeak eta beste

Gasteizko Filologia Fafultatean: Maiatzak 13, hitzaldia, 12etan 008 gelan. (IAk antolatuta).

Azpeitia: Maiatzak 15, ostirala, 19:30etan plazan.

Gernika-Lumo: Maiatzak 15, barikua, 20:00etan udaletxe aurrean.

Iruñea: Maiatzak 15, ostirala, 19:00etan Gaztelu Enparantzan (Palestinaren aldeko ekimenak deiturik)

Altsasu: Maiatzak 15, ostirala, Udaletxe aurrean arratsaldeko 7etan.

Judimendi: Maiatzak 15, ostirala, palestinar bazkaria, hitzaldia eta kalejira (Gazte Asanbladak antolatuta).

Zarautz: Askapenak eta Xakela gazte asanbladak antolatuta:

  • Maiatzak 12: «astearte bidaiariak» Fernando Rojo eta Hodei Estebanek palestinan zehar egiñiko bidaiaren kontaketa argazki bidez. 19:00
  • Maiatzak 14: Hitzaldia: Palestinako gaur egungo egoera eta boikot kanpaña (Palestinan izandako brigadisten eskutik) 19:00
  • Maiatzak 16: Kontzentrazioa udaletxe plazan «palestinar herriarekin elkartasuna» 12:30tan
  • Maiatzak 17: Zinema:&nbsp &nbsp «Paradise now»&nbsp 2005&nbsp 18:30tan
  • Asteartetik aurrera putzuzulon Palestinari buruzko argazki&nbsp eta afitxe erakusketa izango da. Palestinaren inguruko materiala ere salgai izango da.

    También podría gustarte

    Los comentarios están cerrados.

    This website uses cookies to improve your experience. We'll assume you're ok with this, but you can opt-out if you wish. Accept Read More