27 de Febrero: Judimendiko Okupazio Eguna!!!

Otsailaren 27an, aste honetako larunbatean, Judimendiko Gazte Asanbladak, ‘Gaztetxea lortzeko… Atera Hatzaparrak!!!’ dinamikako ekimen nagusia antolatuko du, Gasteizko Gaztetxean ospatuko den jaialdiarekin.

Jaia bai, borroka ere bai! ‘Okupazio Eguna’ arratsaldeko 18.00etan hasiko da, Errotako Gazte Asanbladak antolatuko duen truke azokaren ostean. Ordu horretatik aurrera, Gasteiz eta Arabako esperientzia ezberdinak bilduko dituen mahai-inguru / tertulia ireki bat burutuko da, Gasteizko okupazio mugimenduaren esperientzietaz eta egoeraz hausnartzeko.

Tertuliaren ostean, 20.30ak aldera, lunch bat egingo da, jaialdiari hasiera eman baino lehen gosea kentzeko. 21.00etan, Judimendiko Gazte Asanbladak, ekitaldia burutuko du, pasa den urteko okupazioa gogora ekarriz, azken hilabeteetako kriminalizazioa salatuz eta hemendik aurrerako dinamika plazaratuz. Horren ostean, kontzertuak hasiko dira, Guateke Party batekin amaituko direnak (‘70-’80 hamarkadetako musika: punk, disco, ska… denetarik!), giro ezin hobeko jaialdia borobilduz.

Jaialdi osoan zehar, Gaztetxean bertan hainbat txoko egongo dira: Judimendiko Gaztetxeari buruzko erakusketa, bertan materiala eta atxikimenduak emateko aukera egongo delarik; Errotako Truke Azoka, etab.

Beraz,
GAZTETXEA LORTZEKO…ZATOZ GUREKIN HATZAPARRAK ATERATZERA!!!

INFORMAZIO GEHIAGO: www.judimendigazte.tk

___________

Este sábado 27 de febrero, la Gazte Asanblada de Judimendi organizará el acto principal de su dinámica ‘Gaztetxea lortzeko… Atera Hatzaparrak!!!’ (‘Para lograr el Gaztetxe… saca tus zarpas!!!’), con una fiesta que se celebrará en el Gaztetxe de Gasteiz.

¡Fiesta sí, lucha también! El ‘Okupazio Eguna’ comenzará a las 18.00 de la tarde, después del truke azoka organizado por la Gazte Asanblada de Errota. A partir de esa hora, se realizará una mesa redonda / tertulia abierta, para reflexionar sobre la experiencia y la situación del movimiento okupa en Gasteiz.

Después de la tertulia, sobre las 20.30, se preparará un lunch, para quitar el hambre antes de comenzar la fiesta. A las 21.00 la Gazte Asanblada de Judimendi, realizará un ekitaldi en el que recordará la okupación del año pasado, denunciará la criminalización que durante los últimos meses ha sufrido el movimiento juvenil y anunciará su dinámica de aquí en adelante. Después de esto, comenzarán los conciertos, que junto con la Guateke Party (música de los 70 y 80: disco, punk, ska… de todo un poco!) pondrán fin a una gran fiesta.

Durante todo el día, habrá varios txokos en el Gaztetxe: una exposición sobre el Gaztetxe de Judimendi, donde se podrá adquirir material y dar apoyo a los jóvenes del barrio; la truke azoka de Errota, etc.

Así que,
PARA LOGRAR EL GAZTETXE… VEN A SACAR LAS ZARPAS CON NOSOTRXS!!!

MÁS INFORMACIÓN: www.judimendigazte.tk /

NOTICIAS ANTICAPITALISTAS