10+4 años okupando en Barañain

Barañaingo Gazte Asanbladak, bere 14.Urtemugan murgildu da iada. Erraz esaten den arren, 14 urteko lana ez da gutxi eta ehundaka izan dira belaunaldiz belaunaldi Gazte Asanbladaren ekimen eta borroka ezberdinetan batu izan diren gazteak. Borrokatutako gaiak, ugariak izan dira, denak, herri bizi bat mantentzearen aldekoak, herri kultura sustatzea helburu, gazte kontzientzia kritikoa sortzea, herriko gaietan parte hartzea bultzatzea… Oztopoak eta erasoak jasan izan ditu ere, duela lau urteko desalojoa adibide adierazgarriena, baina behin eta berriz adierazi izan du, Gazte Asanbladak Barañaingo herriarentzat lan egiten duela eta horrela jarraituko duela guztiaren gainetik, eta pertsona nahiz kolektibo bezala garatzeko beharrezkoa duen esparrua den Gaztetxea eskubidea duela. Azken batean, herritarron eta kasu honetan gazteon, zer esana definitu egin du autogestioaz aurrera egin duen asanblada honek. 14 urteko historia badu atzetik baina etorkizun luzeagoa oraindik aurrean. Aste beteko egitaraua antolatu du Barañaingo Gazte Asanbladak, herriko eta animatzen den gazte eta ez hain gazterekin bere urteetako lana ospatzeko asmoaz.

Atzo maiatzaren 11 igandean, eman zioten hasiera autogestioaren fruituak agerian utziko dituen asteari. 60 gazte inguruk parte hartu zuten lehen egun honetan, txupinazoa, askaria eta batukada kalejira bat burutu ziren. Aipatzekoa, herriko udaltzainen aire berriek eragin duten hauen jarrera, Urteurrenaren kartel batzuk jartzen ari ziren bi gazte atxilotu nahi zituzten identifikatu nahi ez izateagatik eta ordu batzuk geroago, guardia zibilarekin batera ziren, hauek batukada kalejira izorratzen zuten bitartean.

Baina jarrera erasokor hauen guztien gainetik, Urteurrena aurrera darrai. Astean zehar, gai ezberdinak oinarritzat tailer, eztabaida, bideo emanaldi eta mahai inguruak burutuko dira 19tan Gaztetxean. Konprimaketa tailerra, musika, auzo borrokak, errepresioa eta Iruñerriko Gazte Mugimendua izango ditugu ikus-entzungai asteko ekimen hauetan. Larunbata berriz, jai eguna izango da: sagardo bermua, gazte jolasak, bazkari dohaina, musikarro kalejira eta gaueko jaiaz osatuta egongo dena.

———————————————————————-—————————————————

La Gazte Asanblada de Barañain está sumergida ya en su 14 aniversario. Aunque se dice fácil, han sido muchos y muchas los y las jóvenes que generación tras generación han participado en diferentes luchas e iniciativas de este colectivo. Los temas trabajados han sido muchos, todos ellos dirigidos a mantener un pueblo vivo y lleno de actividad, siempre promoviendo la cultura popular, creando una conciencia crítica entre los y las jóvenes, intentando hacer de Barañain un pueblo participativo… Pero no siempre ha sido fácil, también a recibido ataques y ha tenido que superar obstáculos encontrados en su camino, como por ejemplo el desalojo de hace 4 años, pero una vez tras otra, la Gazte Asanblada ha demostrado trabajar y seguir trabajando por el pueblo de Barañain, y ha dejado en evidencia la necesidad de un espacio que es el Gaztetxe para desarrollarse tanto como persona y como colectivo. A fin de cuentas, esta asamblea que mediante la autogestión ha tirado para adelante, ha defendido la palabra de los y las jóvenes y así lo seguierá haciendo. 14 años de historia quedan atrás pero muchos más todavía si miramos hacia adelante. Para celebrar todos estos años de trabajo con todo jóven y no tan joven que se anime, la Gazte Asanblada ha organizado una semana llena de actividades.

Ayer 11 de mayo se le dio comienzo a una semana que dejará a la vista los frutos de la autogestión. El chupinazo, una merienda y una batukada kalejira fueron los actos de este primer día en el que participaron unos 60 jóvenes. Es mencionable, la actitud represiva que han traído los nuevos aires en la policía municipal, quienes pretendían detener a dos jóvenes que ponían un cartel felicitando a la Gazte Asanblada por su aniversario al no querer identificarse para no ser multados. Horas después, respaldaban a la guardia civil que hacia esfuerzos por acabar por la kalejira festiva que animaba las calles del pueblo. Pese a estas atacantes actitudes, el aniversario de la B.G.A sigue su ritmo. Durante esta semana, se están realizando talleres, debates, proyeciones de vídeo y mesas redondas entorno a diferentes temas: taller de compresión de archivos, musica, lucha vecinal, represión y movimiento juvenil de Iruñerria serán los temas abordados en estas actividades que tendran lugar todas ellas en el Gaztetxe a las 19 de la tarde. El sábado en cambio, será un día festivo, completado con un sidra-bermú, juegos juveniles, comida gratuita, kalejira musical y fiesta a la noche..

NOTICIAS ANTICAPITALISTAS