[Nafarroa] El Gaztetxe Maravillas llama a la defensa de los espacios autogestionados

Por Maravillas Gaztetxea

Geroa Bai quiere acabar con todos los espacios autogestionados que se multiplican por Nafarroa y desarticular toda defensa de los mismos

[Castellano]

Son ya tres años los que llevamos de recorrido. Tres años luchando por un gaztetxe autogestionado para el barrio, en el que nos unimos diferentes colectivos del movimiento popular para poder llevar a cabo este proyecto.

Tras el desalojo del Euskal Jai quedó un gran vacío en Alde Zaharra, por ello, ha sido desde el propio barrio donde se ha recuperado este espacio de cohesión y fortalecimiento del movimiento popular y sus diferentes luchas. Espacio donde poder llevar a cabo distintos proyectos, tales como; el cine, el comedor popular, la Herri Palestra y el Banco solidario de Alimentos,entre otros.

Maravillas es un punto de encuentro del movimiento popular, un proyecto construido por todas mediante la auto-organización y autogestion, un proyecto donde cualquiera puede participar y desarrollar sus actividades sociales, políticas y culturales. Es también, un lugar desde el cual hacer frente a la sociedad capitalista.

A lo largo de este proceso hemos vivido situaciones de todo tipo. Hemos recibido ataques, ataques al movimiento popular y al barrio. El último y más grande fue en agosto,en forma de desalojo, por parte del Gobierno de Navarra. Gracias al apoyo y solidaridad de todas y todos logramos defender el espacio y detener el proceso judicial en contra Gaztetxe Maravillas. Sin embargo, mañana, 10 de octubre, se hará publica la resolución del recurso interpuesto por este gobierno ante los juzgados. Si se reabre el caso, Maravillas volverá a ser desalojado, ya que, la petición de desalojo solicitada sigue en pie. Por lo que , si se reabre el caso, el desalojo se producirá en cualquier momento.

El gobierno no tiene intenciones ni de dialogar ni de negociar, todas fuimos testigo de ello en agosto. Prefieren hacer uso de la fuerza para llevar a cabo un desalojo, otra vez. Desde entonces no hemos recibido contacto alguno por parte del gobierno, la única vía que han utilizado ha sido la represiva. No han planteado ninguna solución a lo que tachan de conflicto, han rechazado la oferta de negociación ofrecida por diferentes vecinas y colectivos del barrio, lo cual deja en evidencia, una vez más, su inmovilismo. Ante esta situación y a causa de la petición de los diferentes colectivos del barrio, recientemente hemos empezado a dialogar con EH Bildu, en busca de nuevas alternativas.

Geroa Bai quiere acabar con todos los espacios autogestionados que se multiplican por Nafarroa y desarticular toda defensa de los mismos, tal y como lo hicieron UPN y PSN en su momento.

Entendemos los gaztetxes como espacios de transformación social, cultural y política, imprescindibles para el desarrollo del movimiento popular y la realización de sus luchas.

No vamos a tolerar ningún ataque a nuestros espacios ni a nuestros proyectos, porque se han convertido en una parte importante de nuestros barrios, porque son la llave para conseguir un modelo de vida más digna. Seguiremos construyendo un nuevo futuro, por mucho que quieran acabar con nuestros sueños.

Por todo esto, hacemos un llamamiento urgente a defender Maravillas, Sugarra, el Gaztetxe de la Rotxapea y todos aquellos espacios que desde la autogestion seguirán creciendo en Nafarroa.
Maravillas herriarentzat! Lurperatu nahi gintuzten baina haziak ginela ahaztu zuten.


[Euskara]

Hiru urteko ibilbidea daramagu jada. Hiru urte gaztetxe autogestionatu baten alde borrokatzen, zeinetan auzoko eta Herri Mugimenduko eragile anitz batu ginen proiektua aurrera eramatearren. Euskal Jai gaztetxearen desalojoaz geroztik hutsune handi bat egon da Alde Zaharrean, eta auzokideak hutsune hori betetzen saiatu dira, Herri Mugimenduak baitan hartzen dituen borrokak kohesionatu eta indartu zitzaketen espazioak berreskuratuz nahiz proiektu ezberdinak aurrera eramanez, hala nola: zinema eta jantoki herrikoiak, gazteendako Herri Palestra eta Elkartasun Elikagai Bankua. Autoantolakuntzaz, guztion artean eraikitako proiektua da gaur egun Maravillas, edonork parte har dezakeen proiektu bat, norberaren jardun politikoa zein soziokulturala garatzeko aukera ematen duen espazio bat. Alegia, Herri Mugimenduaren elkargune bat, gizarte-eredu kapitalistari aurre egin diezaiokeena.

Mota askotariko egoerak bizi izan ditugu prozesu honetan. Herri Mugimenduaren aurkako mota guztietako erasoak jasan izan ditugu baita ere. Azkenekoa, Nafar Gobernuak abuztuan egindako desalojo saiakera dugu, guztion elkartasunari eta laguntzari esker gelditu genuena. Gauzak horrela, lortu genuen Maravillas Gaztetxearen aurka zegoen auzi judiziala bertan behera gelditzea.

Hala ere, Nafar Gobernua eta bereziki Geroa Bai berriz ere gure aurka datoz. Errekurtsoaren bidez, proiektu autogestionatuen kontrako jazarpen kanpaina mantentzen dute. Argi dago ez dituztela Herri Mugimenduaren parte diren proiektu autogestionatuak gustuko. Horren adibide dira hilabete honetan Arrotxapeako eta Lizarrako gaztetxeen aurka dauden epaiketak

Bihar, urriak 10, errekurtsoaren ebazpena emango da. Auzia berriro irekitzekotan, berriz ere desalojo arrisku larrian egongo litzateke Maravillas. Oraindik mantentzen da Gobernuak egindako desalojo eskaria, auzia bertan behera gelditu den arren. Hori dela eta, kasuaren irekieratik aurrera, edozein momentutan etor daitezke gaztetxea desalojatzera.

Abuztuan argi utzi zuten ez daukatela ez hitzartzeko ez negoziatzeko asmorik. Nahiago dute indarraren bidez desalojoa egitea, berriz ere. Ez dugu denbora guzti honetan Gobernuaren partetik inolako kontakturik jaso, hautatu duten bide bakarra errepresioarena izan da. Ez diote gatazka honi irtenbiderik eman eta, gainera, auzoko bizilagunek eta eragile ezberdinek egindako negoziazio eskaintzari uko egin diote, haien immobilismoaren adierazle dena. Honen aurrean eta auzoko eragile ezberdinek eskatuta, hasi berri gara EH Bildu-rekin hizketan, aurrera begira alternatiba ezberdinak aztertzearren.

Nafarroa osoan piztu berri den gune autogestionatuen aldeko mugimendua zapaldu nahi du Geroa Bai-k, bere garaian UPN-k eta PSN-k egin zuten bezala.

Eraldaketa sozial, kultural eta politikorako espazio gisa ulertuz, ezinbestekoak dira gaztetxeak Herri Mugimendurako eta honen borroken garapenerako. Hori dela eta, berriz ere erresistentziara batzeko eta Maravillas, Sugarra eta Arrotxapeako Gaztetxeak defendatzeko deialdia luzatzen diogu Herri Mugimenduari zein gaztetxe eta gune autogestionatu orori. Ezin ditugu onartu gure espazio zein proiektuen aurkako eraso horiek, auzoaren parte garrantzitsu bat bilakatu baitira eta bizimodu duin eta zuzenago bat lortzeko giltza baitira. Etorkizun berria eraikitzen jarraituko dugu, gure ametsak bahitu nahi badituzten arren.

Maravillas herriarentzat! Lurperatu nahi gintuzten baina haziak ginela ahaztu zuten.

COLABORA CON KAOS