Entrevista a Vendetta!
- Zuen izena, italieraz dago eta indarra ematen dio. Baina, zergatik izen hori?Norbaitengandik mendekua jaso zenuten? Ala norbaitetaz mendekatu nahi duzue?
Ez dugu iñorrengan mendekua hartu nahi, ezta gutxiago ere, jejeje. sonoritatea asko gustatzen zitzaigun besterik ez.
- Nola sortu zan taldea? Ze ideia eta helbururekin? Bete al duzue?
Skalariak talde mitikoaren geldiunearen ondorioz sortu zen taldea. Helburua errepideetan eta eszenatokietan jarraitzea zen, gogokoa duguna da eta ustez ez diogu iñoiz horri utziko.
- Hemendik urte batzuetara, non ikusten duzue zuen burua?
Nork daki. Intentzioa lanean jarraitzea da, “13 balas” diska behar den bezala eszenatokietan defendatzea, eta aurrera egitea.
- Zer ematen dizue zuen musikak? Zer da zuentzat SKA? Eta zer da jendeari eskaini nahi diozuena?
Musika gure bizimodua eta ogibidea da, benetan betetzen gaituena. SKA musika guretzako parrandarako eta festarako oso musika aproposa da eta hori da jendeari eskeini nahi dioguna, bere arazoak ahaztu eta gure kontzertuetan disfrutatzea.
- Dagoeneko, lan dezente plazaratu dituzue, nola baloratzen dituzue?
Lau diska dira “13 balas”-ekin kontatuta kaleratu dituguna orain arte eta ez da marka txarra. Balorazioa oso positiboa da guztietan. Nahi izan duguna egin dugu diska guztietan, iñongo presiorik gabe. Taldearen eboluzioarekin oso pozik gaude.
- Egun, zuen azken lanak, indar handia hartzen ari du, espero al zenuten? Zer da lan honetatik gehien kostatu zaizuena?
Lan berri bat kaleratzen duzunean jendeak nola erantzungo duen ez dakizu iñoiz. Zuk esan bezala harrera eta jendearen erantzuna ona izan da eta hori oso gustokoa da guretzako. Ez da lan honetan kostatu zaigun ezer berezirik. Bai esan dezakegu oso lanpetuta ibili garela diska prestatzen, ez bait dugu aurreko biran etenaldirik egin diska prestatzeko. Kontzertuak, diskarako ensaioak, diseinuak gainbegiratu, bideoklipa…. dena batera egin dugu.
- Jende askok dio zuen bidean zehar estiloa aldatu duzuela, batez ere lehen eta bigarren laneko jarraitzaileak. Zer diozue horren inguruan? Agian azken diska honetan, 13 balas berriro ere bueltatu zarete zuenera?
Jendea librea da nahi duena esateko noski. Gainera errespetu guztia zor diogupublikoaren iritziari. Baina lehen esan bezala, beti egin ohi dugu nahi duguna diska bakoitzean, iñongo presiorik gabe. Eta konposatzeko garaian, batzuetan gauzak modu batera ateratzen dira eta beste batzuetan bestera, modu naturalean. Beti dugu disken oinarri bezela SKA musika, baina egia da ere beti fusionatu ohi dugula gure diskatan , estilo hori beste estilo batzuekin. Hori bait da Vendetta-ren ezaugarri bat. Ez dakit “13 Balas” -ekin “gurera” bueltatu ote garen baina oso pozik gaude lortutako lanarekin.
- Nola deskribatu taldekideak? Zer du berezia bakoitzak?
Buff galdera zaila. Orokorrean esan dezaket harrika latza dugula bostak buruan,. Musika munduan ibiltzeko, ezinbestekoa da ero puntu bat edukitzea.
- Zein esango zenuten dela talde bezala zuen ametsik handiena? Toki bereziren batean jotzea agian? Edo oso ospetsua den norbaiten kartel berdinean egotea?
Gustokoa dugun hau, mundu guztian zehar egiten jarraitzea izan daiteke ametsetako bat.
- Zein anekdota duzue gordeta?
Gordeta badagoi hobe horrela uztea, zerbaitengatik egongo da gordeta eta…
- Nola da zuen letrak eta musika sortu eta egiteko prozesua?
Konposatzaileak, Jabiero eta Pello generalean, beste bostak batzuetan, etxetik ekartzen dute lan gehiena egina eta gero lokalean arregloak eta ikutuak egiten dizkiogu. Baina etxean egiten da lan gehiena.
- Dagoeneko dezente bidaiatu duzue, zer ikasi duzue bidai horietaz?
Ikaragarri gustatzen zaigu bidaiatzea gainera. Toki ezberdinetako kultura eta ohiturak ikasten dituzu, oso aberasgarria da.
- Eta, etorriko diren bidaietatik, zer espero duzue?
Lehen esan bezela gure musikaren hazia nonahi ereitea.
- Eman duzuen Kontzerturen bat aukeratzekotan, zein?
Asko daude oroitzeko modukoak, Duela bi urteko “kalerarock”, Duela lau urteko “En vivo” eta “Viñarock” edo Rosarion (Argentina) La Vela Puerca-rekin batera emandakoak adibidez.
- Eta kontzerturen batean, espero baino jende gutxiago joan al zaizue? Zer egin kasu horietan?
Gu beti 10, 100, 1000 edo 10000 egonda beti dena ematera ateratzen gara, eta pasatu zaigu noski, Europako biratan adibidez, asteazken zuri batean 30 lagunen aurrean aritzea. Esan bezala kasu horietan ere lehertzera ateratzen gara.
- Eta kontzertuak eta gero zer egiten duzue? Juerga ala etxera?
Denetik egoten da. Euskal Herritik kanpo hotela egoten denez, beti hartzen dugu tragoren bat. Eta Euskal Herrian batzuetan ere… jejeje
- Nafarrak izanda, zaila al da musikarekin hastea eta euskal autonomia erkidegoan jotzea? Euskarazko abestiak izan daitezke hemen jotzeko zubia baita ere?
Ez zait iruditzen zaila izan daitekeenik, lana eta insistentziarekin dena lortu daiteke.
Nafarroako galdera sozial batzuk….
- Zuek nafarrak zarete, eta erabakitzeko eskubidearen alde postulatu zarete, baina nola hematen da hori Nafarroatik? Nola ikusten Nafarroako gizartea gai horren inguruan?
Kasualidadez ni naiz taldetik Giputxi bakarra, baina hala ere erantzungo dizut. Nafarroako gizartea oso anitza da. Bada jende euskaldun eta euskalzalea, gero eta gehiago zorionez, baina guztiz kontrakoa ere bada. Oraindik lan asko egiteko dago baina bide onean goaz.
- Aldaketa egongo al da Nafarroan hurrengo hauteskundetan? Eta nola egituratuko da euskararen egoera?
Nire ustez Nafarroan aldaketa guztiz beharrezkoa da, eta espero dut emango dela. Hala ere zeinek daki Andaluziako emaitzak ikusita edozer gauza gerta daiteke. Espero dugu aldaketarekin, euskararen egoera hobetzea eta erakundeetatik behar duen babesa jasotzea.
- Zer esango zenieten handitzen saiatzen ari diren taldeei? Zer egin behar dute indarra hartzeko?
Mundu honetan ez dago miraririk. Lana, lana eta lana. Lehenik eta behin bakoitza bere tresnarekin eta ondoren talde bezala. Ensaiatu eta egurra eman. ANIMO!!!